Tabakalera, K eta guzti. Ederki.
Onartu berri dute tabako fabrika zaharrean egin behar duten kulturguneak Tabakalera izena izango duela, K eta guzti.
Eskerrak. Hainbat proposamen txoro entzun eta irakurri izan ditut egoitza horri jarri beharreko izenaren inguruan, eta sekula ez dut ulertu izan zergatik zaion horrenbesteko errespetua ondare fisikoari (eraikin eta zubi zaharrak, berdegune tradizionalak...) eta horren gutxi ondare ez-fisikoari (bereziki, izenei). Tabakalera izena donostiarron ondarea zen jada, eta ez zuen inolako zentzurik sustantzia gabeko laboretegiko izen geza asmatzeak. Zorionak, beraz, erabakia hartu dutenei.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: