Badiola elefantea kristaldendan

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2008-01-23 15:58
3

Aiestaranek ospa egin ondoren, Badiolaren aurkako iritziak entzuten dira gehien nire kuadrillan. Ni, ez nago konforme.

Beno, Oliva eta Aiestaranen kontuari buruz, Badiolaren bertsioa entzun beharko litzateke. Nik ez dut argi zeinek jo dion adarra zeini, edo zein ibili Realarekin benetan inplikatuta. Aiestaranek ez dio ezer zor Realari, baina bere herriko taldea 40 urteko egoera larrienean dagoenean, beste jokabide bat espero dut nik. Nahikoa da interes pertsonala (edo mediatikoa) klubaren gainetik jartzen dutenenekin.

Behintzat, Badiolak esana du Kontseiluak 13an eman ziola Aiestarani ezezkoa Olivari buruz, eta hala ere, hurrengo astean Aiestaranek Olivarekiko gestioa egiten jarraitu zuela. Aiestaranek esan du 17an jakin zuela Badiolaren ezezkoaren berri, ezusteko gisa, baina Badiolak dio grabatuta duela 13ko ezezkoaren Kontseilu hura. Aiestaranek 13an dimititzea zuen, eta bazterrak ez nahastea.

Beste kontu bat da Aiestaranek ze inplikazio izan duen Badiolarekin: zergatik ez zen izan Anoetan hauteskundeen egunean; zergatik ez zen proiektu serio batean inplikatu hasieratik eta zergatik sartu zen joateko atea irekita utziz, lehen prentsaurrekoan; zergatik izan duen horren enpatia eskasa (edo auskalo zer) Badiolarekin, munduan dauden entrenatzaile piloarekin eta egunkari batzuk Badiolari egiten ari zaizkion kanpaina zikinarekin hain zuzen Oliva eta Planes hautatzen tematzeko, horiek dituzten konnotazioarekin.

Jabo Iruretarena ezin zaio Badiolari aurpegiratu, Aiestaran berak esana baitu berak betatu zuela eta Badiolak harekin tratua lortu zuela egia zela.

Dirua berak jartzen duela esan omen zion Aiestarani. Eta JAKINA berak jartzen duela. Hori behintzat ezingo diogu ukatu. Noski negozioa egiteko aukera izango duela gero (Badiola ez da samaritar eskuzabal bat), baina aizu, oraingoz Realak 0 euroko kostuarekin eduki ditu eskura (ikusiko dugu etorriko edo geratuko diren) Aiestaran, Marti, Cagigao, Merida, Villanueva, Morgado, Zigic moduko izenak. Etortzen dena, Realean arituko da klubarentzat 0 euroko kostuarekin.

Meritu hori ukatzea eta Pitermanekin konparazio sinplea egitea ez da justua. Azkenaldian izan diren agintariekin, izen horiek usaindu ere ez lituzke egingo Realak. Hori bai, mingainluzea dela eta ezker-eskurik ez duela, ezin uka daiteke. Aurrera doa temati, zeren kontra jotzen duen ondo kalkulatu gabe. Baina, beno DVri muturreko bat emateko balio izan badu, gaitz erdi.

Eta azken gauza bat, gaur bertan irratian esan dutenez, due dilligenceak dagoeneko atera omen du argitara ezusteko trapu zikin bat edo beste... Ea, zein izan den benetako Piterman edo eskuluzea hemen... Ikusiko dugu... Eta hori argitara ateratzea, besterik gabe, nahikoa izango litzateke Badiolaren jarduna justifikatzeko.

Argi dut Reala Lehen Mailatik gertuago dagoela orain, duela hilabete baino, eta hori da, azken batean, nahi dudana.

patxi lurra

patxi lurra 2008-01-23 18:15 #1

Hala da, Erreala orain dala hilabete bat edo bi baino gertuago dago orain Lehen Mailatik, baina neure ustez hori Coleman abizeneko bateri esker da, besteak beste, eta Xabi Prieto, Asier Riesgo, Iñigo Diaz de Zerio, Mikel Gonzalez, Gorka Elustondo horiei esker, noski. Hau da, hain txarrak ziran jokalari haiei esker.

Badiolak utz ditzala Badiolakadak (dagoeneko bi Badiolakada handi egin ditu eta logikoa da parrokia guztia urduri egotea) eta aportau ditzala lasaitasuna eta lana. Neuri be DVgaz edukitako ika-mika hasieran dibertigarria iruditu jatan, baina egia da oso diplomatikoa eta inteligentea ez dala estrategia hori, kontuan hartuta "izparringi" horrek deukon indarra eta atzean deukon jente guztia, tartean hainbat errealzale baliotsu.

Miguel Fuentes eta Maria de la Peña... gogoan zaituztegu?

Lutz Long

Lutz Long 2008-01-24 09:22 #2

Badiolak badiolakadak egin ditu, De la Peñak delapeñakeriak, Fuentesek fuenteskeriak eta abar egin dituzten moduan. Badiolak kirol eta ekonomia arloan gauzak nola egingo dituen ikusteko dago, baina aurrekoek ezin okerrago egin dituzte. Gainera, esandako moduan, ikusteko dago due dilligenceak zer aterako duen... dagoeneko entzuna dugu zeozer...

Nik ez dut inola ere Riesgo, Gonzalez eta antzekoan lana zalantzan jarri. Bai beste batzuena, eta bai, bereziki, Colemanena. Talde horrek duen potentzialitatea ikusita, egin dituzten partidu gehienak ez dira batere onak izan. Ez, horixe. Eta ados nago joko horrekin igotzea ia ezinezkoa dela pentsatzea. Kontrakoa esatea, egia ukatzea da. Beste kontu bat da Bigarren Maila oso eskasa dela, saldu digutena baino askoz eskasagoa.

Nik dakidana da daudenak baino jokalari hobeak (edo desberdinak nahiago baduzu) etorri direla, eta horrek ekipoa hobetu egin duela.

Badiolak lana aportatu du, eta aportatzen ari da, hori ezin ukatu. Eta lasaitasun eskea egiezu bazterrak nahasten dabiltzan horiei.

indezent

indezent 2008-02-11 12:46 #3

Biei entzun ondoren (Badiola eta Aiestarani esan nahi dut) eta gehienbat Inauterietako asteleneko adierazpenak eta gero zait inporta nork duen arrazoia. Garbi dudan bakarra Badiola inpresentable bat dela eta Erreala bezalako klub bateko presidente izateko kategoriarik ez duela da.

Utzi iruzkina: