Badiola jatetxeetako dirua aurrezten
Futbol partiduak direnean, beti jatetxe garestietara gonbidatzen dira arerioaren presidente eta direktibakoak. Badiolak aukera ederra du, orain, gastu horietako dirua aurrezteko. Erabil ditzala kanpotik datozen taldekoei bazkari lege ederra eskaintzeko:
Iruzkinak
indezent 2008-02-11 12:37 #1
Bere garaian eztabaidatu genuen tipo honetaz eta zenbat eta egun gehiago pasatu inpresentableagoa iruditzen zait...
Lutz Long 2008-02-11 12:47 #2

Indezent,

zalantzarik ez dago gauza asko duela ikasteko Badiolak (errespetua, umildadea, ahoa epeltzea, etab.), baina zer nahi duzu esatea, gaur egun, presidente efektiboa behar du Realak, deportiboki gauzak hobetuko dituena, eta ekonomikoaki kluba garbituko duena. Hori egiteko gauza bada, bozeramaile bat jarrita konpon daiteke beste guztia.

Hori bai, Badiolaren hainbat komentario guztiz arbuiagarriak iruditzen bazaizkit ere, ez dakit ez ote den hobea hori, due dilligence-ak atera omen ditzakeen hainbat gauzaren erantzule izan daitezkeen pertsona sosegatu eta duin-duinak baino.

Lutz Long 2008-02-13 13:05 #3

Indezent,

gaur Badiolak barkamena eskatu die publikoki Olivari, Iriarteri, Aiestarani eta DVko kazetariei.

Ea DVko kazetariek barkamena eskatzen dioten, abenduaren 23ko editorial lotsagarriarengatik eta gainerako eraso neurrigabekoengatik.

indezent 2008-02-18 13:47 #4

Barkamena sobrebaloratua dagoen kontzeptu bat da. Hurrengoan neurtu ditzala bere hitzak. Mina egina dago eta hori zailagoa da konpontzeko.

Eta gauza bat, ez dut ulertzen DV eta Badiola kontrajartzeko duzun afizioa zure argudioak indartzeko. Biak dira mierda berdina niretzat behintzat. Joan daitezela pikutara denak!

Lutz Long 2008-02-26 09:38 #5
Tira, biak mierda berdina izango dira, baina elkar joka dauden bi mierda dira. Nik argi dut zein mierdaren alde nagoen. Edo, hobeki esan, zein mierdaren kontra nagoen. Beste mierdarik ez baitago borrokan; ez delako ausartu.
Utzi iruzkina: