Obama? Ze krixto inporta zait niri orain Obama?

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2008-02-01 12:26
4

Zer demontre egiten dugu Estatu Batuetako hauteskundeak izateko oraindik ia urtebete falta denean, edozein lehendakarigaigai (bi bakarrik izango baitira lehendakarigai) absurdori buruzko berriekin albistegiak irekitzen Euskal Herrian (edo Suitzan)?

Inork ez du ukatuko Estatu Batuetan agintari zein izango den jakiteak eta haren berri izateak lehen mailako garrantzia duela mundu osoarentzat (gustatu ala ez). Baina, arraioa, gutxienez azaroan lehiatuko diren bi hautagai nagusiak jakin arte, ez al gara yankilandia zurrunbilo zoro batean erortzen ari?

Demagun Obama eta McCain izango direla hautagaiak azaroan. Ze zentzu du, hamar hilabete lehenago, euskal albistegi bat irekitzeak John Edwardsek New Hampshiren ateratako datuekin (ingeles hutsean emandako deklarazio eta guzti)?

Gero esango dute kultura estatubatuarraren pean gaudela, yankiek markatutako doinuan dantza egiteari uko egin beharko genukeela, haien geopolitika nazkagarriari aurre egin beharko geniokeela, handik etorritako moda eta txorrada guztiak ez genituzkeela itsu-itsuan segitu behar, multinazional yankien lokalak ez genituzkeela zapaldu ere egin behar.

Ba, bale. Niri kalean tipo ergel mozorrotu bat Halloween ospatzen baino gehiago aztoratzen nau aste honetan gisa horretako berriak albistegiak irekitzen entzun eta ikusteak. Eta, sinetsidazue, Halloween ospatzen duten mozorrotuek asko, asko, asko aztoratzen naute.

piban

piban 2008-02-01 16:49 #1

Nire uste apalean Amerikan egiten dena kritigarria da, urtebetean hauteskundeetan egotea ez da normala. Baina aldi berean hemen gertatzen dena, okerragoa dena, ere kritikatu behar da.

Hemen gaur egun dugun hauteskunde sistemarekin legislaturek lau urte irauten dute, eta horregatik gobernariek, garaile irtetzen direnak erabaki garrantzitsuenak lehenengo bi urteetan egiten dituzte eta ondorengo biak kanpaina egiteko erabiltzen dute. Hori ere oso kritikagarria da, ezta?

Eta gero amerikanizatzen ari garela??? Ez dizut ez ezetz ezta baietz ere esango. Hori ere globalizazioaren ondorioetako bat da. Azken urteetan ere bazar asko ari dira irekitzen Euskal Herrian eta horrek txinatzen ari garen seinale al da? Estatu Batuak Europari asko eman dio eta ematen ari da. Beraiei esker Europa demokrazia baten bizi da (nazismoa beraiei esker garaitu zen), ezin dugu ahaztu mundu gerretan eman zuten laguntza. Eta beraie esker, min ematen digun arren onartzea, gasolina dugun preziora dugu eta ez garestiago (ados nago egunero garestiago dagoela gasolina, baina hori da eskaintzarengatik batez ere).

Ados nago lurralde hartan egiten diren gauza batzuk ez ditudala onartzen. Baina aldi berean noizbait edozein ikasle ematen badiote bekaren bat hara joateko ikastera, honek ez duela arazorik bidaia egiteko. Zergatik izango da?

Honekin zera esan nahi dizut Lutz, Estatu Batuak, leku guztietan bezala bere alde onak eta bere alde txarrak dituela. Eta hemen ere adibide asko ditugu kritikatzeko.

patxi lurra

patxi lurra 2008-02-01 17:36 #2

Lanetik bueltan lankide bategaz itzuli naz gaur, haren kotxean, Ser katea entzunez. Iragarkien tarte batean entzun dot irrati hartan emon behar dabela Super Bowlen finala, hau da amerikar futbol delakoaren finala.

NBAren partidak eta emotea normala eta logikoa da, Europako bazter honetan behintzat saskibaloizale asko eta asko baitago. Baina zenbat amerikar futbolzale dago ba espainiar estatuan? Edo baseball-enak?

piban

piban 2008-02-01 21:16 #3

Igual kirol emisioak ez dira eman behar share kopuruaren arabera. Bestela Europako mutur honetan futbola egongo litzateke kirol emisioen saioetan behin eta berriz ematen.

Kirol emisioak interesarengatik eman behar dira. Hiruko erregela horregatik TVE ondo egin zuen Europako kros txapelketa zuzenean ez ematen eta ETBk ez zuen bidali behar izan kamera bat Pou anaiekin antartikara.

Nik futbol amerikarra gustoko dut. Futbol europarra baino askoz ikusgarriagoa eta emozio gehiagoz beteta egoten da. Agian esan diezazuket taldeen izenak, arauak nola doazen gutxi gora behera, baina partidu bat zuzenean bizitzea, anbientea, tenperatura. Ea inoiz aukera izango dudan amerikar futbol partida bat ikusteko zuzenean.

Katalunian, Bartzelonan, gaur egun ez dakit. Baina orain dela urte gutxi batzuk Europako txapelketan jokatzen zuen talde indartsu bat zegoen. Barcelona Dragons hain zuzen ere. Eta NFLtik (amerikako ligatik) etortzen zirenak Europara jokatzera, Bartzelona nahi zuten bizileku bezala (eguraldiarengatik batez ere eta talde indartsua zelako).

Interesa? Interesa badago. Hori nahikoa den urtean behin kirol partida bat emititzeko, Estatu Batuetan izugarrizko eragina duena, milioiak mugitzen dituena... Ba uste dut telebistek ez dutela sharea begiratu beharko kirol emanaldiak prestatzeko, pertsonak baizik. Bestela Gabilondo hobe izango zuen irratian geratu izan balitz, orain bakarrik 300.000 pertsonei hitz egiten die gabero, baina berak esaten duen bezala berak ez du hartzen 300.000 pertsona, berarentzako banan banan hitz egiten die.

Lutz Long

Lutz Long 2008-02-04 10:15 #4

Piban, ez hartu nire mezua antiamerikartzat. Ni ez naiz antiamerikanoa, ni antitxorakeria naiz. Eta ez ditut kritikatzen amerikatik datozen gauza guztiak, amerikatik datozen txorakeriak kritikatzen ditut; baita gauza bat, amerikarra izate hutsagatik, gure gizartean irenstaraztea bezalako txorakeriak: adibidez, SuperBowlarena.

Niri ez zait gaizki iruditzen SuperBowla hemen emititzea, nahi duenak ikus dezan; hemen sekulako gertakari gisa iragartzea iruditzen zait txorakeria. Niri askoz gehiago gustatzen zait Sei Nazioen torneoa, eta telebistan eman dezaten nahi dut; baina, jakina, supergertakari gisa iragartzea txorakeria irudituko litzaidake.

Utzi iruzkina: