Donostiako arraun kluba Kaiarriba izango da
Donostiako Kaiarriba klubak eman du izena KAE ligetan parte hartzeko. Klub hori izango da Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak talde donostiarren lekua hartuko duena. Bi klub hauen arraunlariak klub horren pean bateratuko dira, eta asmoa bi traineru ateratzea da, bat KAE-1 kategorian, eta bestea KAE-2 kategorian. Traineruak, berriz, Donostiarra izena izango du.
Trainerua ez diren beste kategorietan (aulki mugikorra, batela, trainerilla, eta abar) Donostia-Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak klubek beren ontziak aparte aterako dituzte.
Kaiarriba Donostiako kaian Aquariumaren azpian dagoen eremua da, traineruak uretaratzen eta lurreratzen diren arrapala famatu hori dagoena. Bi klub donostiarren sotoak ere hortxe daude, eta hori izan da klubari izena emateko arrazoia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: