Josu

http://eibar.org/blogak/josu

Labankadak geltokian

josu 1456149891816 Josu | 2006-11-07 23:53

Tranbiatik jeitsi eta bertan ikusten dut, egunero. Begira geratzen natzaio autobusa heldu bitartean. Amets egiten dut autobusa sekula iritsiko ez dela, betiko geratuko naizela berari begira. Urrun gaudenean ez diot begirada gainetik kentzen. Hurbil gaudenean, noizbehinka begirada zuzendu eta berearekin gurutzatzen da. Ziztadak, labankadak bihotzean.Ezin dut jasan bere begirada, ezin dut jasan nabaritzen dudan asetasun uholdea. Begirada gerriruntz jeitsi dut. Berriro aurpegira begiratu dut. Niri begira dago. Biok ezikusiarena egin dugu, batak bestearen begirada ukatuz, behin eta berriro, aut...


Taupadak

josu 1456149891816 Josu | 2006-11-03 11:43

Abandon nago. Plaza biribilean Moyuarantz hartu dot, Corteinglesaren kanpokaldea zeharkatuz. Nahiko azkar noa, tipi-tapa-tipi-tapa. Normalean Eibarren ez da inor nere erritmora ibiltzen. Bilbon bai. Nere aurrean emakume bat doa, abiadura berdintsuan. Ezin dot aurreratu, eta bera ezin da hurrundu. Tipi-tapa-tipi-tapa. Hor doa bera. Hor noa ni. Nere pausuekin batera danborrada entzuten dot, guda bat bailitzan. Milaka pausu neuriekin batera doaz eta zapaten lurraren kontrako talka nabaritzen dot. Pum-pum-pum-pum. Normalean nere herrian inor ez da nere erritmora ibiltzen, eta bestela, ez da esp...


La imaginación resulta la mejor estrategia para encontrar armas eficaces contra los malos hábitos. Hace un mes nos informaban de la solución de la Universidad de Deusto ante quienes aparcan su vehículo donde está prohibido: un badel llena la luna de pegatinas. Si coger el coche resulta caro, estresante por el tráfico, y desesperante por la escasez de aparcamientos, ahora se le incorpora la tarea de rascar la luna. ¿Solución? OTA, parking... o adaptarse al horario y a la (in)comodidad del autobús.


Makinak gero eta autonomoagoak dira. Autosufizientzia eta didaktikotasuna gero eta handiagoa dute. Guk, aldiz, gero eta zehatzago programatutako ordutegia dugu, gure ekintzak gero eta teknifikatuagoak dira eta gure makinekiko dependentzia gero eta handiagoa da.Makinak humanizatzen diharduten heinean dihardugu guk geure burua makinizatzen.


Tristea. Horixe da hitza hau definitzeko. Luistxo Fernandezek ostiralean iragarri zuen Sustatun: Osakidetzaren txanda zerbitzua ez dabil Firefox-ekin. Gaixorik bazaudete bigarren gaitza izango duzue internetez medikua eskatzeko: Internet Explorer-ekin egin beharra.


Orainkaria

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-29 21:57

Ez dakit hitz hau lehenago entzuna izango duzuen. Gaur aurkitu dut, lehen aldiz, Noticias de Gipuzkoa irakurtzen ari nintzela. Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen ElgoiBARREN astekaria pdf formatuan jartzeaz gain, herriko berriak uneoro eguneraturik izango ditu. Haien hitzetan Elgoibarko Orainkaria izan nahi dute.Zerbitzua ez da guretzako albiste, eitb24 dugun bezala, denok baitakigu gero eta sarriagoak direla tokian tokiko informazio gune eguneratuak. Baina terminoa bada, niretzat behintzat, berria. Orain arte Egunkari digitala, eguneratutako albistegia, etb. deitu izan diogunari termino ...


Aho bete hortz (III)

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-28 06:05

Gaur urtebete...Trinkete garagardotegian Club Ciclistakoak ikusi zituen atzo aitak. Irratian entzun zutela, 19 urteko gazte batek istripu serioa izan zuela Arratetik jeisten, ia bazekien, eta baietz, bere semea zela txirrindularia. Hostia qué putada esan zioten. Putada no, tengo a mi hijo vivo en casa.Hori baino lehen egon ginen ama eta biok dentistarenean. 8 hagin apurtuta nituela, baina konpongarria zela inflamazioa jeitsi eta puntuak kendu ondoren.Gaur ohean eman dut eguna. Jateko, purea. Amari edateko jogurtak eta umeen papilak eskatu dizkiot. Badu zerbait ona hagin barik egoteak. Hala ...


Aho bete hortz (II)

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-28 01:24

Fuego y otras incidenciasEl parte diario de la Policía Municipal recogía ayer varias incidencias entre las que destaca el accidente de un ciclista de 19 años que bajaba de Arrate por la pista de Orbe en una bicicleta de montaña hacia las 11.00 horas del martes. El joven se produjo diversas heridas en la cara por lo que fue trasladado en ambulancia al hospital de Mendaro.Pasadas ya las 22.00 horas se recibía una llamada en la que se señalaba la presencia de fuego en la parte baja del polígono Azitain. Una patrulla comprobó que se trataba de una pequeña fogata. Poco después, otra llamada seña...


Aho bete hortz (I)

9
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-26 20:20

Ordurako, nahiz eta ez genekien, antzematen genuen aitaren gaixotasuna zetorrela. Kurtso hasiera zen. Klaseak arratsaldez, eta goiza ohean pasatzeko tentazioa. Horren aurka zeuden gurasoak, eta hilabetez goizak lo pasa ondoren, bizikleta hartzea erabaki nuen.Arratera heldu, eta erlojua begiratu nuen. 11,06. La Salleko lagunak atsedenaldian zeuden, eta ni, Arraten. Bisita egingo diet, pentsatu, eta aldapa behera ziztu bizian abiatu nintzen. Heldu nintzen Azitainera. Autoak ekiditeko, paralelo doan bide estua hartu nuen.Itzalean zegoen kurba itxi bat hartzera nindoan, ezkerrerantz inklinatuta...


Biziraupena, poltsa batean

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-23 01:21

Aitari bisita egitera joan nintzen Donostiara. Logelako atea ireki eta bertan zegoen, ohean etzanda. Inoiz ez nuen hain argal, hain ahul ikusi. Baina, aldi berean, indartsu nabaritu nuen. Begiratu ninduen eta irrifarre egin zidan. Erizaina heldu zen. "Vengo a ponerte la chuleta, ya verás luego qué bien" esan zion. Aita poztu egin zen. Erizainak odol-poltsa jarri eta alde egin zuen. "Esta sangre igual es la tuya" esan zidan aitak. Hitzik gabe geratu nintzen. Irribarrea itzuli nion. Zirrara bat sentitu nuen gorputz osoan. Hitz horiek nire bihotza bete zuten zartara  bilakatu ziren. Ordua...