Josu

http://eibar.org/blogak/josu

Flickr

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-11 06:30

Blogak.com-ek ez digu uzten argazkirik igotzen. Artikulu batean irudi bat sartzeko interneten eskegita dagoen bat hartu beharra daukagu. Duela urte batzuk hau buruhauste bat izango litzateke, baina gaur egun Flickr bezalako plataformak dauzkagu, non guztiz doan eta oso erraz gure argazkiak igo eta fotolog bat eratu dezakegun.Zerbitzu hau doan eskeintzen duten beste hainbat gune dauzkagu gaur egun: fotolog.com, pixalia, zooomr... komenigarria da copyleft guneak erabiltzea, kontuz lizentziekin!Hori dela eta, onena zuk zeure argazkiak erabiltzea da, eta bestela, kontu handiz ibiltzea irudiak n...


Deban izan naiz gaur. Pasio baten beharra nuen. Iluntzean uraren ertzean... bustitako area zapalduz, olatuen soinuan murgilduz eta zeruko izarrak behatuz pasa ditut eguneko minutu onenak. Gorputza lasaitzea lortu dut, buruko mamuak uxatzea...Baina konturatu naiz gauza bakarra falta zela momentua borobiltzeko. Dena falta zela perfektua izateko. Konturatu naiz guztia ez dela ezer, ez baldin bada zure presentzian. Eta gogotsu itzuli naiz. Bihar zenbat maite zaitudan esango dizut. Bihar...


Iluntasunari agurra

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-09 13:56

Noraezeak gobernatzen dit bizia, iluntasunak argitzen dit bidea, bakartasunak ittotzen dit egarria, txarrenak ere behar du hau baino hobea.   Akaso hau dut nire jokabidetik hazitako lorea… Egia ote, hau guztia dudala merezia? Oraindik ez dut ezagutzen nire semea Baitaramat bizitza harresian.   Noizbait ulertuko al nauzu, maitia? Ezin dut jasan gehiago oinazea, betiko nago zurekin, hori da egia, baina zuloa uzteko hau da irtenbidea...   Bihar goizaldean ikusten baduzu txoria eta joaten bada hegan, egin irribarrea, hori ni naiz eta, gorantz begira, hor dago zure zain egongo...


100

2
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-06 00:00

100 mezu. 100 hitz-sorta.100 sentimendu eta pentsamenduen adierazgarri diren 100 artikulu.Eta efemeridea ospatzeko, eskaintza berezia: gaur, blog osoa doan irakurtzeko aukera. Eta doan erantzun dezakezu!Eskerrik asko orain arte erantzun duzuen guztioi, eta baita ixilik irakurri duzuenoi ere. Ea erantzutera gehiago animatzen zareten: zuen erantzunak dira-ta gehiago idazteko indarraren iturburua.


Blogari berriak gure artean

3
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-05 13:51

Malen Ulazia eibartarra, ni moduan, ikusentzunezko komunikazioa ikasten ari da. Ni Leioan (EHUn) eta bera Arrasaten (MUn). Gaur bere bloga sortu du, baina ez da izan bera bakarra.Blogak.com-en hazkude azkarrena gaur eman dela uste dut, baina hori Luistxok esan beharko digu.Nire klaseko gehienok Aitor Zuberogoitia irakasleak gomendaturik sortu genituen gure blogak. Blogger erabili genuen denok eta ez da nire ikaskiderik animatu blogak.com-era pasatzeko. Nik bloga sortu eta hurrengo egunean jarri nuen abian proiektu berria.Ia ba gaur komunitate honetara etorri zaizkigun blogari berri hauek ap...


Agur errege kopari

2
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-05 12:51

Iñigo Vélez de Mendizabal[Iturria: sdeibar.com]Penaltietaraino heldu dira Eibar eta Ecija 120 minutuz 0-0a mantendu ondoren. Iñigo Velez de Mendizabalek lehen penaltia huts egin eta  5-4 emaitzaz izan da kanporatua Eibar K.E.a Errege Kopatik.Datorren partidua Salamanca-ko Guijueloren aurka izango da, igandean, arratsaldeko 5etan. Zaletuek bidaiatzeko aukera izango dute.Eibar K.E.aren beste taldeen karteldegia ikusteko, egin klik hemen.


Tandanacuiren leloa

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-04 16:24

Jende xehe asko leku xume askotan gauza asko eginez mundua aldatzen ari daTandanacui


¡Levántate ZP!

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-03 18:16

Egia da arlo teknikotik begiratuta nahiko desastrosoa dela, eta bi gazapo potolo dauzkala:Fijatu 42. segunduan, paretetan. Eta fijatu baita Zapateroren aulkiaren respaldoetan (Kongresuan) eta leihotik ateratzean: ez da aulki berbera. Ezta berdina ere. Baina bideo hau oso ona da. Helburu batekin egin dutelako: xede publizitario batekin. Eta asmatu dute. Irakurri CuatroGatos-en artikulua.


Enaitzen azken bidaia

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-02 21:42

Etorri zaite kotxean, lekua dut.Ez, bizikleta ekarri dut eta segituan izango naiz han.Afaria amaitu eta, zerua belztuta, ekin nion bideari. Heltzen nengoela etorri zen autoa. Eta zast, bizikletak eta biok hegan egin genuen.Errepidean, gurbilen markak. Alboan, lore sorta bat. Eta ni, lagunen oroitzapenean.Horiek dira 2004ko abuztuaren 26tik geratu zaizkigun Enaitzen aztarna bakarrak. Baina Enaitzek bizirik dirau, gure bihotzetan.Enaitz harrapatu zuenak familia salatu du kotxean eragindako gastuak ordaindu ditzan. Irakurri Enaitzen amaren sintesia eta bidaliozu zure babesa.


Preso nago

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-01 22:58

Barrotez inguratuta daukat burua.Ezin mugitu nabil,katez lotuta eskuak.Iluntasuna da nagusi.Gauza tristeagorik,ez dut sekula ikusi.Preso nago. Sentimenduen kartzelan preso.Zure keinu baten zain ematen dut bizia,horrek bakarrikekar dakidake amnistia.