Eibar.ORG elkarteak Kataluiniako Estatutu berriaren euskarazko itzulpena online jarri du. Hemen daukazue.Irudia Generalitat de Catalunya-ri esker geureganatua.
Luistxo Fernandezek eskeini zuen "Internet eta euskara" hitzaldiaren inguruko informazioa aurkitu dut. Ordubete eta haman minutuko bideoa ere. Luzeegia akaso, baina hemen jartzen dizuet. Informazioa eta bideoa Uztarriari esker gureganatua, GoogleVideo erabiliz.
Gaur, azaroak 16, Sustatuk 5 urte betetzen ditu. ZORIONAK!Irudia Sustaturi esker gureganatua.
Tabakismoa uztea kostatzen bazaizu, Fagorrek makina bat aurkeztu du zuen atzo: zuk zeuk mugak jarri eta makinak zeuk agindutako momentu horietan baino ez dizu zigarroa emango.Eitb24.com-ek eman zuen albistea irakurri.Hasieran albisteak akats batzuk zituen, baina zuzendu zezaten eskatu eta minutu gutxiren buruan jarri zuten ondo.
Hitzaldi interesgarria eskeini du gaur The New York Timeseko multimedia arduradun den Geoff McGheek, Guggenheim museoko entzungelan. eitb24.com-eko editoreak, Lorentzo Sainzek, aurkezpen labur bat egin du hasieran, Epic 2015 bideoa aurkeztu duelarik. Bertan ere izan den Luistxo Fernandezek esan didanez, Eneko Astigarragak duela bi urte egin zuen horren aintzindaria den Epic 2014ren itzulpena euskarara. Geoff McGheeren sarrerak guztiok harritu gaitu. Pantailan bere auzoa eta bere kotxea erakutsi dizkigu. Kotxe zahar bat eta ghetto batekoa zirudien graffiti bat. Laster eman ditu azalpenak, a...
Dagoeneko Eibarren gabonetako argiak jartzen dihardue. Hilaren azken larunbatean piztuko dituzte, San Andres jaietako egitarau barruan Club Ciclistak antolatutako "Txistorra Eguna"rekin batera.Errebal kaleko argiak, gaur 18.00etan. [Josu Mendicute]
Josu Leokanne es mi vena literaria, vena desatada y de libre deslizamiento sobre el teclado. Libertad de sentimiento que se alberga en un humilde blog, anárquico parlamento del pensamiento.
Gaur ospatu dugu Eibarren Gaztañerre eguna. Juan San Martinek "Antzinako Eibar" liburuan jaso zuenez, Arimen egunetik bigarren astelehenean egiten da ospakizuna. Herriko soziedadeak bete egiten dira karakolak eta gaztañak jateko. Ardoa ere ez da falta izaten egun hontan.Azken urteotan, Eibarko AEK euskaltegiak afari herrikoiak antolatu ditu jai hau ospatzeko. Orain arte Orbea frontoain izan bada, aurten Armeria Eskolan egitekotan ziren. Arratsaldean poteoa egin eta dozenaka koadrila batzen dira, bakoitzak bere janaria daramala, otordua era herrikoiean egiteko. Afalosteko kantak, esan gabe d...
Gure testuak aberasteko erraminta onak dira atsotitzak. Pena da kaletar eskolatuok hobeto menperatzea gaztelerazko errefrauak, gure hizkuntzak baduen errekurtso hau alde batera utziz.Hala ere interneten gune aproposak dauzkagu esaera zaharrak aurkitzeko. Gaur Gari Araolazari esker izan dut Gotzon Garateren gunearen berri. Euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta latinezko esaeren itzulpenak eskeintzen dizkigu gune honek. Probatu dut, eta ondo. Adibidez, "Más vale pájaro en mano que ciento volando" euskaratzeko, Refranes-en sartu eta "Consulta" botoian klikatu ondoren, lauki batean "pájaro"...
Ezintasun uholdea. Amodio zaparrada. Malkoak bihotzean, eta begietan taupadak. Maitasun labankadak, begiraden gurutzeak.Zure beharraknauka erotzear.