Orain arte kartelen aurrean itsu egon bagara, zer esanik orain, hauteskundeak gainean ditugula. Ateak, kafetegiko sarrerako lurra, eskilarak, komunak, fotokopiagailuak... dena kartelez beteta. Izquierda Universitariaren kartel kutre bat ikusi dut: "Mejor un mal cartel que un mal programa" baina bere programaren berri ez du ematen inon. Pasa den urtean Iturgaizen estiloko euskaran diskurtso bat izan genuen klasean. Bi tipo etorri zitzaizkigun eta lehenengoak zuen Iturgaizen euskara soragarría, bigarrenak sanoagoa zirudien. Haien hitzetan "Unibertsitateko benetako arazoak konpondu nahi zituz...
Tontotuta, bidegurutzean, korronteak zein bide aukeratu noizbait esango didalakoan. Horrela nabil ni. Batzuek bide errezena aukeratuko lukete. Baina bide egokia zein den argi ikusi ezean ezin pausurik eman, ez dut indarrik horretarako. Alde batera eta bestera begiratzen dut eta noizbait bideek begiratzen naute, zirt edo zart egin behar dudala gogoratzeko-edo. Baina oraindik hor nago, bidegurutzean, korronteak bultzatuko zain, eta konturatu gabe, agian korronteak bi bideak hurrunduko dizkidala. Gaur bidegurutze izan dena irla denean jakingo dut, agian, zein zen bidea, dagoeneko ihes egina eg...
Kale egin dut. Badakit. Badakit irten behar nuela deitu zenidanean. Badakit. Denbora asko daramat zure zain eta tartean behin eta berriro ikusi dut nola desio guztiak zapuztu dizkidazun. Ez nuen oraingoan berdin gertatzerik nahi. Ezingo nukeen jasan. Badakit ezingo nukeela. Beldur nintzen.Zu ahaztu nahi zintudan. Lortzen ari nintzela uste nuen. Baina ez. Badakit ezetz. Gizakiok badugu gure ekintzak kontrolatzeko gaitasuna. Baina ekintza horien atzetik dauden sentimentuen aurka ezin dugu ezer egin, makurtu eta onartu baino. Eta, horretarako indarrik badugu, adierazi.Merezi dituzun hitzak aur...
Ikusi dailymotion-en aurkitu dudan bideoa. Zertarako aurrerakuntza teknologikoak, tipo honek magiaz jartzen badu dena martxan? Asteburuari ongietorria emateko hemen duzue mago honen bideo bitxi hau. magic TOUTCAPOURCAk igotako bideoa.
Egun ofizialarekin talka egingo dut ospakizunak direla eta. Berez asteazkenean da Santa Zezilia musikarion patroiaren eguna, baina musikari gehienok asteburu hau erabiliko dugu geure jai partikularra egiteko. Eibarren herrikoitasun handiena duen ekitaldia bihar gauerdiko kalejira izango da, Serenata, alegia. Ohiturari jarraituz, eibartarrek soziedadeetan afaltzen dute eta gauerdian Untzagan biltzen dira. Puntu-puntuan hasi ohi da Banda lehen pieza jotzen eta ttipi-ttapa Kalbetoi eta Bidebarrieta kaleak zeharkatzen ditu, azken honek Arikitzako Zubiarekin duen gurutzabidera iritsi arte. Berau...
Joxe Aranzabalen blogean irakurri dut: sakeleko telefonoentzat teknologia berria atera du Nuance izeneko enpresak. SMSak idazteko, nahikoa da hitz egitearekin, sortu duten softwareak pasatzen baitu mezua testu idatzira. 99,99 dollar balio du, baina urte bukaerararte eskaintza duzue, 79,99 dollartan. Informazio gehiago irakurri. Joxe Aranzabali erantzun diodan moduan, egia esan nik zalantzan jartzen dut honek SMSetan izango duen eragina. Askotan SMSa aukeratzen dugu, eta ez soinu bidezko komunikazioa, gure intimitatea hautsi dezakeela uste dugulako. Adibidez autobusean goazela. Batzuei be...
Irailean erabakiko omen zuen Udalak zein enpresak egingo duen Coliseoko ekipamendu teknikoa eta elektronikoa. Horretarako 1,7 milioi euro gastatuko dituzte. Azken hilabeteotan (urteotan esatera ausartuko nintzateke) obra zibilaz eta ekipamenduaz gora eta behera aritu dira herriko komunikabideak eta udal politikoak. Ez dut zalantzan jartzen ekipamenduari buruzko eztabaida garrantzitsua denik, inondik inora. Ekipamenduak baldintzatzen du edukina. Baina batez ere, azpimarratu nahi nuke edukinak baldintzatu behar duela etorkizunerako behar dugun ekipamendua. Coliseoan inbertitzen ari diren di...
Pixkanaka badoaz aurrera Coliseoko obrak. Gaur langileen txabola kendu dute, argazkian ikusten duzuen moduan. Bigarren argazkian alboko irteera elegante utzi dutela ikus dezakezue. Uste dut larrialdietarako izango dela.Gaur arratsaldean ateratako argazkiak.Eraikin txukuna geratzen ari dela esango nuke. Eraikinari ganorazko edukia eman behar zaio, baina, eta horretarako beharrezko kudeaketa sakonik egin ez dela esango nuke.Rialto itxi eta zine komertzial publikoa ote da eskeiniko zaiguna, herriko elkarteen ikuskizunak tartekatuz?
Deskargatu du deskargatu beharrekoa eta gustura gelditu da. Orgasmoa lortu du. Nekatu aurpegia du baina pozik dago. Harro, egin duenaz. Gorputza airean sentitzen du. Begiak ireki ditu eta butakari gogor eutsi dio. Irrintzia bakarrik falta izan zaio bere sentimenduak inguruan aireratzeko. Badaki bota duenak bizi berria ekar dezakeela. 450 cl odol isuri ditu. Litro erdi odol. Aurki bere beharrean dagoen batek jasoko duen litro erdi odol. Badaki bizi bat salbatuko duela, eta salbatutako bizia, jaiotza berria da. Harro dago egin duenaz, eta ezin du bere poztasunaren isla aurpegitik kendu. Besok...
Hoztu zait bihotza, itzali zaizkit begiak, itxi zaizkit eskuak, uzkurtu zait gorputza. Isuri dut lehen malko sirimiria. Heldu da udazkena. Hil da uda. Baina ez da ezer aldatu. Lehen ere bazegoen hotza berpiztu da. Hotzak berdin hozkatuko ditu nire hezurrak. Ez dago mantarik bakartasunaren hotza epelduko duenik.