Josu

http://eibar.org/blogak/josu

Euskarazko softwarea

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-21 01:02

Gero eta posibleago zaigu gure ordenagailuaz euskaraz lan egitea. Askotan atzerapenekin heltzen zaizkigun arren, batzuen lana dela medio, euskarazko softwarea izan dezakegu.Zuen ordenagailua euskaratu nahi baduzue, horretarako gune apropos batekin egin dut topo. Nire lehen mezuan Firefox euskaraz nola lortu azaldu banizuen, oraingoan sistema eragileak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, hiztegia ala bulegotikarako deskargak egiteko gunea dakarzuet. Eusko Jaurlaritzak eskeinita, hemendik guzti horiek jeisteko aukera duzue. euskaletxeak.org-i esker gureganatutako irudia.3arranok ere hainbat eu...


Baldosak

5
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-20 11:33

Zapalduen artean zapalduena nauzu. Hori erantzungo liguke baldosa batek nor den galdetuko bagenio. Baina baldosak ixildu egiten dira. Gogorrak direlako, oso. Galdetu, bestela, koskorrekoa hartzen duen edozein umeri. Gogorrak dira, oso, Eibarko kaleetako baldosak. Milaka zapatak egunero zapalduak; euria eta eguzkia dagoenean ezin mugitu... baina hor jarraitzen dute, geldi, ixilik, gogor. Ez dugu onartzen ahuleziarik. Untzagan baldosa bat apurtzen denean, segituan deitzen dugu egunkari jakin bateko denok dakigun atal jakin horretara. Ez dugu baldosen ahulezia onartu nahi, gu ere baldosak gare...


41 herrialdetako 162 argazkilariren 808 argazki, 8 erakusgelatan banatuta. 83.044 argazkitik 177 aukeratuak World Press Photo lehiaketarako.Datu zaparrada hau "Periscopio, una mirada al fotoperiodismo" delakoari dagokio. Argazki Kazetaritza interesatzen bazaizue, gaurtik aurrera, eta abenduaren 3a bitartean, Gasteizen bisita interesgarri bat egiteko aukera duzue.Informazio gehiagorako: periscopiovitoria.com


Madrilgo Traficantes de Sueños elartze-liburudendak Copyleftaren erabiltzaile gida kaleratu du. PDFan deskargatu daiteke manualcopyleft.net helbideari esker. Formatu tradizionalen maitalok helbide beretik liburua erosteko aukera duzue 10 €ren truke. Liburuaren portada, manualcopyleft.net guneari esker gureganatua. Honen inguruko informazio zabalagoa hemen.Iturria: Gaztesarea.netFUNDACIÓN COPYLEFTBestalde, Copyleft Fundazioak bere bidea formalki aurtengo urrian hasteko intentzioa zuen, bere webgunean jakinarazi zuenez. Elkarte honi buruzko informazioa hainbat hizkuntzatan aurkituko duzue fun...


Ustekabe Barakaldon

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-19 04:06

Ustekabe Fanfarreak emanaldia eskeini zuen pasa den larunbatean Barakaldon (Bizkaia). Pasa den urtean lez, arratsaldeko 7etan hasi eta gaueko 10ak bitartean kalez kale bertako jaiak alaitu zituzten, jaigiroa inguruko txoko guztietara hedatuz.BEC inguruan autobusak buelta batzuk eman eta ordulariak estutu gintuen. Hortaz, autobusetik irten orduko hasi ziren lehengo nota alaiak, saxofonista batek bere atrila bilatzen zuen bitartean (ahaztu egin zuen, nonbait). Perkantze honi aurre egin ondoren (Oierren atrila erabili zuen), kalejiran hasi ginen, aldapa behera.Oier salbatzailea.Koadrila baten ...


Korapilo bakartia

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-18 11:23

Ez etsi. Gaurkoa beste bat baino ez da. Eguneroko tramitea. Bakartasunaren aldarria. Bakartia izateari utzi nahi dion bihotzaren oihua. Bakartasunaren aldarria. Eguneroko tramitea. Gaurkoa beste bat baino ez da. Bakarrik igaro beharko duzun beste gau bat. Besterik ez. Ez etsi.


SlideShare

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-18 03:43

Luistxoren gaztelerazko blogean irakurri dut PowerPointen YouTube-a sortu dutela.Deskribapen labur honekin argi eta garbi ulertuko duzuelakoan nago zein den SlideSharek eskeintzen duen zerbitzua. Zure Power Point aurkezpenak (OpenOffice onartzen du) interneten eskegitzeko zerbitzua da.Igo eta flash bilakatzen du. Gero bertatik ikusi daiteke, baina ez deskargatu, YouTuben bezala.Izena eman behar da eta erabiltzaile bakoitzak 20 mega ditu aurkezpen bakoitzerako. Momentuz gonbidapena behar da erraminta hau erabili ahal izateko, baina eskatu daiteke. Eskatzeko egin klik hemen.Diseinua ST Studio...


Gaur ere diskurtso batekin natorkizue, baina duela 70 urtekoa.J.A. Agirre lehendakariak Madrilgo Gorteetan botatako diskurtsoa da (hortaz, gazteleraz). Interesgarria, nere ustez, EAJren postura eta perspektiba historikoa ulertzeko: kristaua baina, diskurtsoan behintzat, sozialdemokraziarekin konprometituta.Lehendakariaren hitzaldia txalo zaparradaz amaitu zen. Irakurri hemen.Irudia: EAJ.


Copyright-aren inguruan behin baino gehiagotan jardun da ITBko irakaslea bere saioetan. Ez da txantxetan hartzeko kontua. Eitb24.com guneak duela egun batzuk jakinarazi zuenez, Osakidetzari 300.000 euro eskatu dizkio Asturiasko enpresa batek. Oposizio batzuen galdetegiak egiteko, internetera jo eta copy-paste formula aukeratu zuten. Batutako 3.000 galderetatik, 1.000 enpresa honek ikastaro baterako egindakoak omen ziren. Irakurri gehiago hemen.Irudia Osakidetzaren gune ofizialetik gureganatua.Iturria: Berriemaile.


Zergatik irakurtzen dugu?

3
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-17 12:21

Hitz egin, entzun eta azken finean komunikatzeko gizakiak duen beharrarengatik, suposatzen dut.Animalion senari jarraituz komunikatu beharra sentitzen dugu, eta gizakion kasuan, gure gaitasun, trebezia eta barneratutako kodeen bitartez, informazio hori grafikoki errepresentatu dezakegu; hizketaldian ez bezala, denbora eta tokia gaindituz.Hori da idazteak bere garaian ekarri zigun abantaila, eta idazteak, halabeharrez, irakurtzea dakar komunikazio prozesua gertatuko bada.