Euskarazko softwarea
Gero eta posibleago zaigu gure ordenagailuaz euskaraz lan egitea. Askotan atzerapenekin heltzen zaizkigun arren, batzuen lana dela medio, euskarazko softwarea izan dezakegu.
Zuen ordenagailua euskaratu nahi baduzue, horretarako gune apropos batekin egin dut topo. Nire lehen mezuan Firefox euskaraz nola lortu azaldu banizuen, oraingoan sistema eragileak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, hiztegia ala bulegotikarako deskargak egiteko gunea dakarzuet. Eusko Jaurlaritzak eskeinita, hemendik guzti horiek jeisteko aukera duzue.
3arranok ere hainbat euskarazko gailuren informazioa eskeintzen digu hemen.euskaletxeak.org-i esker gureganatutako irudia.
Firefox euskaraz da probatu dudan bakarra. Besterik (hemen proposatutakoak edo beste batzuk) probatzen badituzue, eskergarria izango da iritzia konpartitzea ikaskideontzat erabilgarri izan dadin.
Noizbait komunikazio arloan euskaraz lan egin behar dugunok, errazago egingo dugu, posible den heinean, euskarazko softwarearea aukeran dugunean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: