Kategoria: softwarea
Eguardi on denoi! Dakizuen bezala ERROAK erakundean iaz hasi ginen informatika mailan euskarak bere lekua izan zezan lanean eta aurten, Edurnek utzitako lanekin jarraitzeko asmoa daukagu. Langile batzuk dagoeneko erabiltzen dute windows-a euskaraz (ez oficcea: word, excel...hori aurrerago aztertuko dugu). Aurtengo helburuen artean kanpaina egin eta euskaraz dakitenei aukera berri hau eskaintzea da. Mezu honen bidez WINDOWS XPa euskaraz jartzeko aukera zabaldu nahi dizuegu eta bide batez, hau ikusteko aukera ere izango dugu (zer aldatzen den, zer mantzentzen den berdin.....
Argazkiak birdoitzeko aplikazioa da Adobe Ligthroom© Aplikazio hau gimp-ekin batera, ezinbesteko aplikazioa dela iruditzen zait argazkiak birmoldatzek. RAW formatuan ateratako argazkia hartu, eta argazkiak errebelatzeko laborategietan lez, digitalki errebelatu gabeko argazkiak ikutu ditzakegu. Argi gehiago, kontraste gehiago, gutxiago, saturazioa, zuri balantzea, etb. eman diezaiokegu. Aplikazio honek akats bat du, ez dela software librea. Beno zer egingo diogu ba ... Informazio gehiago nahi baduzu ikusi ondorengo estekak: http://www.photoshopsupport.com/lightroom/tutorials.html [inge...
Badaukagu beste software bat euskaraz. Kasu honetan, proiektuak kudeatzeko software bat. Kode librean eta bere doako erabilera web bitartez. Gabonak oso probetxagarriak izan dira aurten. Lankideekin batera ClockingIT deritzon software norbegiarra euskaratu dugu eta dagoeneko abian da.Orain dela hilabete batzuk hasi ginen berau probatzen eta dagoeneko eguneroko lanean ezarri dugu. Bere alde egiteko hurrengo ezaugarrietan oinarritu gara. Ez gara ezaugarri tekniko eta funtzionaletan sartuko, horretarako onena probatzea bait da...Kode libreko softwarea. Edozeinek jaitsi eta bere zerbitzarian ez...
Joxe Aranzabalen blogean irakurri dut: sakeleko telefonoentzat teknologia berria atera du Nuance izeneko enpresak. SMSak idazteko, nahikoa da hitz egitearekin, sortu duten softwareak pasatzen baitu mezua testu idatzira. 99,99 dollar balio du, baina urte bukaerararte eskaintza duzue, 79,99 dollartan. Informazio gehiago irakurri. Joxe Aranzabali erantzun diodan moduan, egia esan nik zalantzan jartzen dut honek SMSetan izango duen eragina. Askotan SMSa aukeratzen dugu, eta ez soinu bidezko komunikazioa, gure intimitatea hautsi dezakeela uste dugulako. Adibidez autobusean goazela. Batzuei be...
Gero eta posibleago zaigu gure ordenagailuaz euskaraz lan egitea. Askotan atzerapenekin heltzen zaizkigun arren, batzuen lana dela medio, euskarazko softwarea izan dezakegu.Zuen ordenagailua euskaratu nahi baduzue, horretarako gune apropos batekin egin dut topo. Nire lehen mezuan Firefox euskaraz nola lortu azaldu banizuen, oraingoan sistema eragileak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, hiztegia ala bulegotikarako deskargak egiteko gunea dakarzuet. Eusko Jaurlaritzak eskeinita, hemendik guzti horiek jeisteko aukera duzue. euskaletxeak.org-i esker gureganatutako irudia.3arranok ere hainbat eu...