SMSak, idatzi gabe

josu 1456149891816 Josu | 2006-11-17 12:57

Joxe Aranzabalen blogean irakurri dut: sakeleko telefonoentzat teknologia berria atera du Nuance izeneko enpresak. SMSak idazteko, nahikoa da hitz egitearekin, sortu duten softwareak pasatzen baitu mezua testu idatzira. 99,99 dollar balio du, baina urte bukaerararte eskaintza duzue, 79,99 dollartan. Informazio gehiago irakurri.



Joxe Aranzabali erantzun diodan moduan, egia esan nik zalantzan jartzen dut honek SMSetan izango duen eragina. Askotan SMSa aukeratzen dugu, eta ez soinu bidezko komunikazioa, gure intimitatea hautsi dezakeela uste dugulako. Adibidez autobusean goazela. Batzuei berdin zaie inguruan zer edo zein dagoen. Baina beste batzuek ezin diete bere hitzei askatasuna eman. SMSekin, aldiz, luzeera mugatua badute ere, ba bai. Inor ez da enteratzen zertan gabiltzan, eta SMSen gako hori hausten du honek. Horrelako asmakizunei etorkizun handiagoa ikusten diet epaiketa, prentsaurreko eta elkarrizketak transkribitzeko, kazetarien lana sinplifikatzeko.
Berriemailean publikatua.


Utzi iruzkina: