Josu

http://eibar.org/blogak/josu

Time travel

josu 1456149891816 Josu | 2006-01-30 19:34

            Bizkaibusa erabili nuen egun hartan, eta izugarrizko amorrua eman zidan prezioa 20 zentimo garestitu izana... garestia da, ba, Bilbotik autobusez ibiltzea! Baina gutxienez, horrela lehenago heldu nintzen etxera. Bertan, etxeko lanak amaitu eta segida-segidan logelako leihoa zabaldu nuen, ea nolako eguraldia zegoen jakin nahian. Tenperatura ona zegoen eta zigarro bat atera nuen poltsikotik. Piztu eta kea botatzen nuela gorantz begiratu nuen. Gaua zen. Zeru beltzean izar mordoa ikus zitezkeen sakabanaturik, eta haien artean, ...


Eibar Kirol Elkarteak duela hilabete batzuk berriztu zuen bere webgunea. Lehen zegoen elebitasun teorikoa alde batera utzi eta web osoa euskaraz eta gazteleraz ezarri zuten, azkenik.Hala ere, sartu eta webgunea gazteleraz hasten zen automatikoki, foroko zaletuen arteko eztabaidak sortuz. Eztabaidek emaitza lortu dute, nonbait, eta orain sartu eta euskaraz hasten da automatikoki, eskatutako diskriminazio positiboa eginez. Eibar Kirol Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria du, Bidean mailan, eta pasa den astean euskararen normalizaziorako plana aurkeztu zuen.Gazteleraz ala euskaraz, gizonezkoen ...


Isilpeko maitasuna

6
josu 1456149891816 Josu | 2006-01-30 00:05

Iñoiz sentitu ez dodana sentitzen dot,zurekin berba egitean.Nere buruari ezetz esaten diot,zugan sentitzen dodana sentitzean.Zu hurbildu eta jartzen naiz hain maitakor,lotsatu eta gelditzen naizela isilpean.Zure bihotza nik ezin dut lor,eta nahiago dut segi, betiko, ametsetan.


Bart, eskuak berogailura hurbildu eta lehiotik begiratu dut. Elurtearen aztarnak agirian diraute. Dena txuri-txuri dago oraindik. Telefono kabina, ONCEren kioskotxoa, autobusaren markesina... hau guzti honen inguruan kartel handi batzuk: Jeff Mills, El Canto del Loco, La Cabra Mecánica eta Batasunaren BECeko ekitaldirakoak. Jarraitu dut panoramika eta elurtutako iskilara batzuk igo ditut begiradaz, Oteizaren Txopitea ta Pakea figura urdin, sasi-moderno, abstrakto horretara iritsi arte. Urdin baino, oraingoan, txuri dago. Begiratu dut azpira, eta bertan, gaur diru-eske ikusi dudan gizona , ...


Sukar madarikatua!

3
josu 1456149891816 Josu | 2006-01-29 16:38

Negua da. Lehiotik begiratu eta elurra ikusi dut. Sukarrak jota nabil eta elurteak ez dit inongo grazirik egin, baina dutxa beroa hartu eta egunkariaren bila irten naiz.Lurra txuri-txuri dago. Oinak bustitzen hasiak ditudala nabaritu dut. Lagun batekin topo egin eta zelan nabilen kontatu diot. Nire desgraziak azaleratu ditut. Sukarra dela eta, kalenturea, buruko mina eta nekea izugarrizkoak direla eta ezin dudala gehiago. Ezin duela imaginatu ere egin zein gogorra den. Ez dakiela zenbat sufritzen den etxean asper-asper eginda, telebista aurrean orduak emanez. Sukar madarikatua!Zu, ordea, os...


Ongietorria

3
josu 1456149891816 Josu | 2006-01-29 16:21

Kaixo. Atzo estreinatu nuen blogger-en nire lehen bloga eta gaur bertan  jakin dut blogak.com-en berri, eta, dudarik gabe, blog berria (orain blog zaharra) alde batera utzi eta hemen idazteari ekin diot. Agur, blogger! Aspalditik zebilen nire buruan blog bat sortzeko ideia. Kazetaritzara Sarrerako irakasle Aitor Zuberogotiak behin eta berriro gomendatu digu bloga sortzea, idazteko ohitura hartzeko.Obligazio baino, aisialdi moduan sortu dut, noizbehinka idazten ditudan arikulutxoak bertan publikatzeko, ordenagailuan betiko izkutuan geratzera kondenatzea baino interesgarriagoa izango del...