Aspaldi irabazitako batailak askotan ahaztu egiten ditugu antzinatasun hori dela medio. Hori da, batzuen aburuz, Partidu Popularrari Espainian gertatutakoa. Ados egon naiteke, ala ez. Baina hori ez da atera nahi dudan trapu itsusia, ez nuke ezer berririk gaineratuko hau irakurriko duenarentzat. Gaur beste aldetik doa haria. Greba egiteko botazio modua da gaurko gaia: greba eskubidearen asetzeak nola greba beharrera eraman gaituen, alegia. Gaur, klasean, botazioa egon da. Gehiengoak baiezkoa ematen badu, ez dago klasera joateko eskubiderik. Gehiengoak ezezkoa erabakitzen badu, nahi du...
JESUS MARI MENDICUTE DEL BARRIO jauna´ri - Goian bego - Jesus Mari, zure nekeak izan dira joanak, gizonki eramanaz munduko egunak. Ongi hartu zaitzala gure goiko Jaunak, hauxe opa dizute AGME´ko lagunak. Eibar, 2006ko martxoaren 4an
Non geratzen da hitzen indarra? Nora doaz zure pentsamenduak, pozak, haserreak... Nora doaz alferrikako hitzetan xahututako indarrak? Nora doaz onartu ez zenituen gomendioak? Nora doaz musuek sortu zizkizuten zirrarak? Non geratu dira zure barrenean adierazi gabe geratu ziren sentimentuak? Erantzun gabe gera daitezela, betiko, bizirauten dugun bitartean. Eta han, beste munduan, noizbait erantzungo didazulako esperantzaz biziko naiz ordurarte.
Beti izan ditut liskarrak lagun eta senitartekoekin berdintasuna hitz magiko hori dela eta. Eta liskarrak izan baditut berdintasunaren alde apustu egiteagatik izan da. Baina berdintasunaren izenean gaur egun nagusitzen ari den korrontea feminismoa da. Feminismoari ezarri zaion konnotazioa oso da aberasgarria gizartearentzat, pozgarria eta justua. Politikari ezkertiarrek feministatzat deskribatzen dute bere burua. Baina feminismoa matxismoa bezain gogorra, krudela, kritikagarria eta injustua da. Emakumeen alde egiten du, gizonezkoak alde batera utziz. Historian zehar mundu honek egindako aka...
Besarkada indartsu bat entzutea. Usaina ikustea. Eskuen leuntasuna usaintzea. Begien sakonera ukitzea. Zure muxu bat sentitzea. Utopiaren soinua. Ezintasunaren zoramena.
Gaur klasetik irten eta autobusera heltzean... sorpresa! Gaur Bikain (Eibar) eta Piper (Urola) Unibertsitarien Elkartearen autobusa minubusa izan da! Orain arte ez bezala, tokiz justuago etorri gara. Kontua da, Leioatik irten eta Bilbon ere jendea jasotzen dugula. Azken eserlekuak betetzen ari zirela, tipo baten bere eserlekua atzeraino bota du, txakurrek txiza egitean bezala, bere lurraldearen mugak ezarri nahian edo. Hurrengoa honen atzean eseri behar izan da, aukera handirik ez baitzuen egia esan. Aurrekoak begiratu ere ez du egin. Patxadaz egunkaria hartu eta luzatu egin da, eserlekua a...
Gaur lehenago oheratuko naiz. Izaren artean galdu eta zugaz amets egingo dot. Nere albuan zaudela, besarkatu nauzula eta momentu hori betiko gelditu nahi dodala, zure besoetan bizi nahi dodala betiko. Etxera heldu eta muxu bat emango didazula, eta eguna muxu horren zain pasako dodala. Amets egingo dot, idazten dodan bitartian laztanduko nauzula. Amets egingo dot bihar goizean begiak ireki eta hor egongo zarala, nere alboan, lotan. Amestuko dot ametsa iñoiz bukatuko ez dala...
Eskutik heldutako bikote bat, gozotegi baten aurretik. Gozotegiko erakuslehioan, bihotz formadun tarta gorria. Gozotegiko neskaren mugikorrean, mezu bat: maite zaitut laztana. Mezuaren igorlearen etxean, lore sorta ba; aitak amari, maitasun urte guztiak gogoratuz. Aitaren lantegian, neska batentzat oparia: igorle sekretuak bidalitako bonboiak. Igorle sekretuaren lagun mina, bikotearekin jatetxean afaltzen, eta bertako zerbitzaria, tarteka tarteka, sukaldariaren muxuen bila. Sukaldariak arrebari telefonoz deitu... bere urtebetetzea da. Arreba diskoteka batean dago, bikotearekin, urtebetetzea...
Behean jarritako txorakeria alu horretan komentatu moduan, hementxe natorkizue S. Valentinen inguruan zertxobait azaltzera. Pasa den urtean egindako rekopilaziñuakin idatzi dot, dakidanakin, gehiago ezin. Nabaritzen dituzun akats eta hutsuneak bete itzazu erantzunetan!SAN VALENTIN: ZERGATIK?Klasera sartu aurretik komunari bisita egin diot, egunero moduan. Unibertsitateko komuna gustatzen zait. Usain txarra du, bai, baina erreibindikazio gunea ere bada. Ikasleen sindikatuek kartelez betetzen dituzte paretak grebak eta hauteskundeak gainean dauzkagunean. Gure behar fisiologikoak asetzen ditug...
Hurbiltzen ikusi zaitut. Besoek bularraren ezker-eskuin mugimendua jarraitzen dute. Nire begiak dardarka ari dira. Aurpegira begiratu eta zure begiradak bihotzean labankada bat sartu dit.Irribarre egin didazu eta hotzikara sentitu dut. Zuri begira geratu nahi izan dut baina ez dut izan kemenik. Elkarrizketa sortu nahi bai, baina ez dut ezer esateko, ez dut berbarik aurkitzen zuganako maitasuna azaltzeko.Eta zuganako sentimenduak, berriro ere, izkutuan geratu dira, noizbait zuk altxorra deskubrituko duzun esperoan.