Non daude erantzunak?
Non
geratzen da hitzen indarra? Nora doaz zure pentsamenduak, pozak, haserreak...
Nora doaz alferrikako hitzetan xahututako indarrak? Nora doaz onartu ez
zenituen gomendioak? Nora doaz musuek sortu zizkizuten zirrarak? Non geratu
dira zure barrenean adierazi gabe geratu ziren sentimentuak?
Erantzun gabe gera daitezela, betiko, bizirauten dugun bitartean. Eta han, beste munduan, noizbait erantzungo didazulako esperantzaz biziko naiz ordurarte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: