Ametsa amesten
Gaur lehenago oheratuko naiz. Izaren artean galdu eta zugaz amets egingo dot. Nere albuan zaudela, besarkatu nauzula eta momentu hori betiko gelditu nahi dodala, zure besoetan bizi nahi dodala betiko. Etxera heldu eta muxu bat emango didazula, eta eguna muxu horren zain pasako dodala. Amets egingo dot, idazten dodan bitartian laztanduko nauzula. Amets egingo dot bihar goizean begiak ireki eta hor egongo zarala, nere alboan, lotan. Amestuko dot ametsa iñoiz bukatuko ez dala...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: