Zu hurbiltzean...
Hurbiltzen ikusi zaitut.
Besoek bularraren ezker-eskuin mugimendua jarraitzen dute. Nire begiak dardarka
ari dira. Aurpegira begiratu eta zure begiradak bihotzean
labankada bat sartu dit.
Irribarre egin didazu eta hotzikara sentitu dut. Zuri
begira geratu nahi izan dut baina ez dut izan kemenik. Elkarrizketa sortu nahi
bai, baina ez dut ezer esateko, ez dut berbarik aurkitzen zuganako maitasuna
azaltzeko.
Eta zuganako sentimenduak, berriro ere, izkutuan geratu dira,
noizbait zuk altxorra deskubrituko duzun esperoan.
Iruzkinak
2006-03-12 11:26 #1
Puf, primeran islatu duzu gutako askori gertatzen zaiguna. Nahi eta ezin, kontraesan horretan bizitzea ez da erraza!
Utzi iruzkina: