San Valentin: zergaitik?
Behean jarritako txorakeria alu horretan komentatu moduan, hementxe natorkizue S. Valentinen inguruan zertxobait azaltzera. Pasa den urtean egindako rekopilaziñuakin idatzi dot, dakidanakin, gehiago ezin. Nabaritzen dituzun akats eta hutsuneak bete itzazu erantzunetan!
SAN VALENTIN: ZERGATIK?
Klasera sartu aurretik komunari bisita egin diot, egunero moduan. Unibertsitateko komuna gustatzen
zait. Usain txarra du, bai, baina erreibindikazio gunea ere bada.
Ikasleen sindikatuek kartelez betetzen dituzte paretak grebak eta
hauteskundeak gainean dauzkagunean. Gure behar fisiologikoak asetzen
ditugun bitartean, entretenitu egiten digute kartelok.
Gaur erreibindikazio berria zegoen, eskuz egina. "Otsailak 14, ECIE: El Corte Inglés Eguna" eta grazia egin dit. Denda guztietan bihotz gorri eta fletxadun aingerutxoak ikus ditzakegu gaur. Gaur, eta azken egunotan ere ikusi ditugu. San Valentin egunak kiratsa dario. Unibertsitateko komuneko baino jasangaitzagoa gainera.
Kiratsa espazioan hedatzen den bezala, amodioa ere hedatzen omen da, eta dudarik gabe, kultur globalizatua dugu gaurko munduan, uniformismorantzako trenean gaude eta lehen geltokian jeisten bagara isolamenduan gal gaitezke. Bizirauteko, uniformismo horren osagai behar duzu izan, eta San Valentin, bada. Mundu osoan ospatzen den eguna dugu. Edo mundu garatu osoan bai, eta hori guretzako, balorazio eta sentimentuak alde batera, mundua bera da. Europa eta AEB, biok bat egiten dugu maitasuna kontsumismo bilakatzen zaigun egun handi honetan.
Ohitura ezberdinak
Amerikako Estatu Batuetan batak besteari valentin deituriko txarteltxoa oparitzen dio. Europara itzuliz baina zonalde anglofonoa utzi barik, Ingalaterran umeek abestiak abesten dituzte. Gainera, okarana eta fruitu batzuz opil bat egin ohi dute. Italian ere janari kontuekin ospatzeko ohitura dute, eta bankete handiak antolatu ohi dituzte.
Azken bi lurralde hauetan, emakume batzuk egunsentia baino lehen jeikitzeko ohitura zuten. Ohitura hau William Shakespearek 1603. urtean jaso zuen bere Ofelia izeneko drama obran: "Bihar San Valentin eguna da, goiz, egunsentia baino lehen, ni zure balkoian egongo naiz, zure maitalea izango naiz!"
Danimarkan lore txuriak, haiek "elur tantak" izenez ezagutzen dituztenak, prentsatu eta oparitzen dituzte. Bestalde, gizonek emakumeei rimadun valentina (poema) oparitzen dizkiete, eta sinaduran, izena jarri ordez, letra kopurua _ marratxoz adierazten dute, anonimotasuna gordez baina pista hori emanez. (Adib.: Josu= _ _ _ _ ). Emakumeak asmatzen badu, pazko arrautza izango du opari.
Zergatik ospatzen dugu?
Lau dira azterketa orotan azpimarratutako arrazoi nagusiak: Erromatar jaialdiaren ondarea, elizako santu baten omenez egindako ospakuntza, udaberria datorrelako, eta ingalaterrako mito batek dioenez txoriek egun horretan aukeratzen dutelako bere bikotea.
Kontuak kontu, antza, erromatarrek otsailaren 15ean emakumeak larruzko latigoekin jotzen zituzten, horrela fertilitatea handitzeko esperantzaz. K.a. 43. urtean Britania konkistatzearekin batera, ohituren eta kulturaren hedapenarekin heldu zen ingelesen bizitzara.
Valentin Deuna, santua denez gero, erlijioarekin lotuta dagoen zerbait dela argi dago. Ez dago hain garbi, ordea, zein den benetako ipuina: zein dein istorioa eta zein historia. Lehen aukera da kontsentsu gehien lortu eta hortaz, printzipioz, zilegitasun handiena duena. K.a. 200. urtean, enperadoreak ezkongabeak soldadu hobeak zirela uste zuen, baina Valentinek izkutuan ezkontzen zituen soldaduak. Hori dela eta, 269an erahil zuten. Gelasio I.ak San Valentin eguna k.o. 496. urtean ezarri zuen.
K.a. 350an bere omenez basilika eraiki zuten.
Bigarren aukerak dioenez, aldiz, Valentinek umeak asko maite zituen, hauekin sexua praktikatu zuela ere zioten batzuek, eta hori izan omen zen kartzelaratzeko arrazoia. Katzelan zegoela, umeek leihotik notatxoak botatzen zizkioten, eta hortik omen dator postalak idaztearen ohitura.
Txoriena, orain otsailaren 24a beharko luke izan, baina 1582an ezarritako egutegia desberdina zenez otsailaren 14ra pasako litzake.
Ohitura zaharrak
XVIII. ehunkadan, Ingalaterran, papertxoetan izenak jarri eta urtetan sartzen zituzten. Paper horietatik irtetzen lehena, horrek zeukan idatzita maitalearen izena.
Urte haietan bertan, neskek 5 laurel hosto almohada azpian sartzen zituzten: horietatik bana alde bakoitzean. Gauean, ametsetan, horrela bere bikotea ikusiko zuten kondairak dioenez.
Emakume gazteek, elizari 3 eta 10 bira bitartean eman behar zizkioten esanez: "sembré cáñamo, cáñamo senbré, gehien maite nauen hori, etor dadila nire atzetik orain".
Mende hartako idazkiek diotenez, izenarikin paperak rifatzen zituzten, eta lortutako papera erropan, manga barruan eramaten zen egun batzuz. Hortik "lleva su corazón en la manga".
1700-1800 bitartean, valentinak idazteko liburu azalgarriak kaleratu zituzten, eta XIX. mendean hasi ziren lehen valentin komertzialak.
1850-1900 bitartean, "Penikezko horroreak" modan egon ziren. Zentimo baten truke erositako txartel hauek irainak eta gauza itsusiak zeramaten.
Garai haietako txartelak kolekzio objetuak dira gaur egun.
XIX. mendean hasitako komertzializazioak hainbesterako indarra lortu du historia eta baita istorioak ere itzalpetu dituela. Munduko mito herrikoien gainean eraikitako monstruoa da gaur San Valentin. Maite Zaitut esateko sortutako eguna da. Gaur egungo gizartean ahaztu egiten baitzaigu Maite Zaitut esatea.
Nondik eratorria den badakigu, ondo deritzot egun hau ospatzea, baina ni ez naiz eroriko gaur maitasunaren itsasoan bihar itota esnatzeko. Niretzat bihar ere izango da maiteminduen eguna.
Maiteminduen eguna mito guztien gainetik egunero eraikitzen dugu, norbait maite dugun bitartean, behintzat.
Iruzkinak
ugutz 2006-02-15 17:08 #1
Joño, joño, ze dokumentazio lan txukuna egin duzuna. oso interesgarria.
Josu 2006-02-15 20:44 #2
Egin nuena, oin urte eta bi egun. Gaur ez nuke egingo ezta Altzibarri entregatu eta euskera gaindituko nebala jakin ezkero. Bueno kasu hortan bai, baña gustuz, blog honetarako, ez dot uste...

2008-02-15 14:23 #3

Kaixoooo!!!!

Euskararen klasean nagoo!!!

San Valentinen eguna hitz egin behar dut. Bania ni San Valentin eguna tontakeria bat dela uste dut.

Barkatu... Euskera oso gutxi hitz egiten dut.

MuXu aSkO

AiNhO

2008-02-15 14:27 #4

san valentin =

ÑIKI ÑAKA

Utzi iruzkina: