Greba egiteko eskubidea ala inposizioa

josu 1456149891816 Josu | 2006-03-08 00:00
17

Aspaldi irabazitako batailak askotan ahaztu egiten ditugu antzinatasun hori dela medio. Hori da, batzuen aburuz, Partidu Popularrari Espainian gertatutakoa. Ados egon naiteke, ala ez. Baina hori ez da atera nahi dudan trapu itsusia, ez nuke ezer berririk gaineratuko hau irakurriko duenarentzat. Gaur beste aldetik doa haria.

Greba egiteko botazio modua da gaurko gaia: greba eskubidearen asetzeak nola greba beharrera eraman gaituen, alegia. Gaur, klasean, botazioa egon da. Gehiengoak baiezkoa ematen badu, ez dago klasera joateko eskubiderik. Gehiengoak ezezkoa erabakitzen badu, nahi duenak, ostera, bai du greba egiteko eskubidea.

Greba egiteko eskubidea aspaldi lan eta indar handiz lortu zen. Guda sozial eta politiko baten emaitza dugu greba eskubidea. Zerbait lortzeko metodo egokia den ala ez, beste diskusio bat izan daiteke, baina denok baldin badugu greba egiteko eskubidea, mesedez, utzi baita ere lan egiteko eskubidea. Izugarrizko amorrua eman dit demokrazia eskatzen dutenek bere barne arautegietan prozesu hain zentralista eta zapaltzaileak izateak. Gaur ikusitakoarekin, haien proposamenarekin ados egon ala ez kontutan izan gabe, argi ikusi dut talde horretan ez dudala parte hartuko.

Demokrazia nahi badugu, eskubideak nahi baditugu, planteamenduak izan daitezen berdinak gustuko dugun emaitza eta gustuko ez dugun kasuetan, hori baita demokraziaren oinarrietako bat. Demokraziazale horiek izugarrizko ostikoa eman diote gaur demokraziari.

Botazioan baiezkoa irten da. Greba egiteko eskubidea betebehar bilakatu da. Klasera joan nahi duenari bere greba eskubidea izorratu diote, greba eskubideak ez baitu lan eskubidearen oztopo izan behar.

2005 azaroa (moldatua)

2006-03-08 17:26 #1

"Gehiengoak ezezkoa erabakitzen badu, nahi duenak, ostera, bai du greba egiteko eskubidea"

Kasu horretan klaseak bere martxa jarraituko luke eta jorratutakoa galduko luke grebalariak.

Josu

Josu 2006-03-08 19:16 #2

Eta tailer batean greba egiten duenak egun horretako soldata (eta gehiago) galtzen du.

babel dorrea

babel dorrea 2006-03-09 02:00 #3

greba eskubidea, duda barik...

eta zuk emondako hitzei beste "vuelta de tuerca" bat emon "diezaiokegu"
(ikusiko zenduanez, komillartian jarritxako hitz bixak neretako bata
bestia bezain harrotsak diez) ta imaginau greban alde zauzen irakasle
bat zerala ta nahiz ta %97xakin baietz urten zure klasian greba egin
nahi ez duten 5 ikasle dauzela. ta nola eurek klasia emon nahi daben ta
eskubide hori errespetau biadan be... ze in biadau irakasliak?

erreferendum danak dira igualak eta hau beste holako bat baino ez da.
gauzia da "erreferendum" hori itxeko eskubidia irabazi genduala bere
garaian. eta gauza handia izan zan. "aski da, ni hemen gelditzen naiz"
esateko modurik kontundentiena baita. penia da agian zuk, gaztia
zarelako eta bizi osuan "sasidemokrazia" honen barruan bizi izan
zarelako, ez baloratzia "inposizio" honen lorpena.

"A la huelga compañero, no vayas a trabajar,

deja quieta la herramienta, es la hora de luchar,

A la huelga diez, a la huelga cien

a la huelga madre yo voy tambien!

A la huelga cien, a la huelga mil

yo por ellos madre y ellos por mi!"

Josu

Josu 2006-03-09 15:44 #4

Baña irakaslien iritzia ez da kontutan hartzen, ikasliena hartu da kontutan. Irakasle batek greba egiten badau nik errespetatzen dot eta bere klaserik gabe geratzea onartuko dot.

Kontua da, erreferenduma egitean, "vinculante"a dela bakarrik grebaren aldeko erabakia hartzen bada. Alderantziz bada, ez. Eta hori ez da ez demokrazia, ez sasidemokrazia.

Ez dakit bi erantzunak pertsona berdinarena izango diren, baina eskertuko nuke nere blogean karetak kendu eta neuk moduan izenaz idatziko bazenute.

Nere ustez aproposagoa litzateke gehiengoak ezetza erabakitzen badu, baina irakasleak klasea eman nahi badu, klase gehigarria ematea, azalpen konplementario gisa-edo, baina hori irakasle bakoitzaren erabakia litzateke. Kontua da gaur ikasle batzuen lan egiteko eskubidea urratu dela, eta horrek ez du esan nahi nekez lortutako greba eskubideari ez diodala zor zaioen errespetua, baizik eta kontrakoa: errespetu osoa diot, eta horregaitik eskatzen dut bere neurrian erabiltzea. Botila batean kabitzen dena baino ur gehiago sartu nahi baduzu presioz, botilak noizbait eztanda egingo du.

azzex

azzex 2006-03-09 18:22 #5

a ze iskanbilak gaur!!

gauzak eztira oso ondo atera egia esan.....

bño weno zure gaiari buruz, esango nukena zera da, botazioan greba EZ
egitea aterazkero, tontakeri bat dela greba egin nahi dutenen eskubidea
bermatzea, eztute zertan langileek baino eskubide gehiago izan behar.
Gure kasuan asko ez da notatzen, bño lanean daudenen artean
desberdintasuna askoz argiagoa da...

beno edozein modutara grebaren aldekoa naiz

2006-03-09 19:29 #6

"eztute zertan langileek baino eskubide gehiago izan behar"

Hortan ados, baña kontua da ikasle grebalariek bai dauzkatela langile grebalariak baino eskubide gehiago.

dns

dns 2006-03-09 20:17 #7

Nik gaur lana egin dut, bozketaren ondoren horren aldeko erabakia hartu delako. Kontrakoa izan balitz emaitza, berdin asumituko nukeen. Izan ere, demokraziaren jokoa hori baita, gehiengoaren erabakien binkulantzia onartu eta errespetatzea. Horrek ez du esan nahi emaitzarekin adostasuna izan behar duzunik, inolaz ere. Baina emaitza hori errespetatzeko konpromisoa bai hartu behar da. Nik ezin dut esan, Ibarretxeri botua eman ez niolako, haren erabakiek nigan eraginik ez dutenik. Gustuko ez baduzu, egin "borroka" hurrengo hauteskundeetan garaile atera ez dadin. Berdin gaurko grebarekin. Eta amaitzeko, "konponbide demokratikoa" helburu dela esateak ironia punttu bat du metodo antidemokratikoak onartzen dituenean hura lortzeko, ezta (presioa, piketeak, amenazuak)? Maquiavelok fan ugari ditu gurre herrian, antza denez.

Josu

Josu 2006-03-09 22:43 #8

dns, kontua da binkulantea dela bakarrik grebaren alde irtetzen bada; hortaz erabakia errespetatzen da bakarrik grebaren aldeko erabakia hartzekotan, eta hori ez da gehiengoaren erabakia errespetatzea: demokrazia batean erabakia errespetatu behar da "a las duras y a las maduras" eta binkulantea izan beharko zen edozein dela erabakia, eta hori da demokraziaren jokoa.

Bestela, esan duzuna, perfekto. Guztiz ados. Baña EHUn ez da horrela.

dns

dns 2006-03-10 13:26 #9

Bai bai, es ke nik lan egiten dudan lekuan binkulantea da kasu guztietarako. Eta hala izan beharko lukeela esan nahi nuen, demokrazian bizi nahi izanez gero.

Josu

Josu 2006-03-10 15:34 #10

Orduan, dns, ados gaude.

babel dorrea

babel dorrea 2006-03-11 19:30 #11

Demokrazia 4 urtetan behin boto puta bat kutxa batean sartzea baldin
bada... eta horren aurka "borroka" egiteko modu bakarra  hurrengo
hauteskudeei itxoin ta beste papertxo bat sartzen baldin bada,
antidemokrata hutsa kontsideratzen naiz.

2006-03-11 22:48 #12

Babel dorrea, demokrazia ez da hori izango, baina botazioaren erabakia onartzea bakarrik aukera bat irtetzen bada, eta bestea irtetzen bada nahi duenak bakarrik onartzea, hori bai ez dela demokrazia.

4 urtean behineko bozketa hori baino demokratikoagoa deritzot.

dns

dns 2006-03-12 14:25 #13

Babel dorrea, gaur egungo demokrazia ez da perfektua, ados. Nire ustez demokrazia partehartzaileago baten aldeko apustua egin behar da, hau da, biztanlegoaren parte hartze zuzena sustatu erabaki politikoetan. Baina horretarako, lehenengo gaur nagusitu den "apatia politikoa" gainditu beharra legoke. Jendearen gehiengoak nahiago baitu lau urtetik behin botu bat eman eta bere eskubide guztiak delegatzea. Ezin dena esan, hala ere, da perfektua ez delako batere balio ez duela. Sistema hobeago bat ezagutzen baduzu, esaidazu. Nik ez.

Babel dorrea, izen kuriosoa! Zergatik aukeratu duzu?

nicolas

nicolas 2006-07-29 05:22 #14

VAZCOS CULIAOS HIJOS DE PUTA

SIEMPRE SERAN ESPAÑOLES

LES GUSTE O NO

2006-08-10 17:46 #15

Amigo Nicolás, en el infierno te verás.

yo por ellos madre y ellos por mi

yo por ellos madre y ellos por mi 2006-10-17 06:32 #16

nicolas.... el coño me comeras... pega, no?

Josu

Josu 2006-10-17 06:38 #17

Cómo está el patio jaja.

Ikusten dot aspaldiko mezuak be irakurtzen dirazela... pozten nau.

Utzi iruzkina: