Ni ere lotsagabe

josu 1456149891816 Josu | 2006-02-21 01:00
1



Gaur klasetik irten eta autobusera heltzean... sorpresa! Gaur Bikain (Eibar) eta Piper (Urola) Unibertsitarien Elkartearen autobusa minubusa izan da! Orain arte ez bezala, tokiz justuago etorri gara. Kontua da, Leioatik irten eta Bilbon ere jendea jasotzen dugula. Azken eserlekuak betetzen ari zirela, tipo baten bere eserlekua atzeraino bota du, txakurrek txiza egitean bezala, bere lurraldearen mugak ezarri nahian edo. Hurrengoa honen atzean eseri behar izan da, aukera handirik ez baitzuen egia esan. Aurrekoak begiratu ere ez du egin. Patxadaz egunkaria hartu eta luzatu egin da, eserlekua are gehiago atzera botaz.

Atzean zegoen gizonak hankak sartzeko tokirik ere ez, baina ez dio ezer esan. Apuratuta egongo zen, agian. Halako egoeren aurrean txarto sentitzen naiz, eta tipo lotsagabe horren arreta bereganatzen sailatu naiz, ea atzerantz begiratu eta behingoz traba egiten zuela konturatzen zen. Kkkjjuuuuuum kjuuuuuum!! Eta ezer. Abestu, eta ezer. Nik uste autobus guztiak begiratu nauela bera izan ezik. Eta Bilbotik Eibarreraino, patxada osoz luze-luze joan da tokiz denok estu joan garen autobusean.

Eibarrera heldu eta jendea irtetzen hasi denean aurreko eserlekuan jarri da. Joan naiz ba, irtetzera, eta nahi barik, motxilaz jo dut. Begiratu eta babo hori zela konturatu naiz. Ez diot barkamenik eskatu, eta que se joda, pentsatu dut. Eta behingoaz, halako ekintza groseroa egin ondoren lasai asko geratu naiz. Edukazioaz aspertzeko joera pedantea izaten dut askotan, baina lotsagabeen aurrean, lotsagabe!



brandonboyd

brandonboyd 2006-03-02 03:00 #1

<p>Betiko historia...soziologian ikusi dugun adibide hau munduan gertatzen diren horrelako hainbat berekoikerietako bat besterik ez da. Pertsonak horrelakoak gara, ni, ni eta ni. Ez dut uste hau berehalakoan konponduko dugunik...</p>


Utzi iruzkina: