Ongietorria
Kaixo.
Atzo estreinatu nuen blogger-en nire lehen bloga eta gaur bertan jakin
dut blogak.com-en berri, eta, dudarik gabe, blog berria (orain blog
zaharra) alde batera utzi eta hemen idazteari ekin diot. Agur, blogger!
Aspalditik zebilen nire buruan blog bat sortzeko ideia. Kazetaritzara Sarrerako irakasle Aitor Zuberogotiak behin eta berriro gomendatu digu bloga sortzea, idazteko ohitura hartzeko.
Obligazio
baino, aisialdi moduan sortu dut, noizbehinka idazten ditudan
arikulutxoak bertan publikatzeko, ordenagailuan betiko izkutuan
geratzera kondenatzea baino interesgarriagoa izango delakoan.
Interesatzen zaizkidan berriek eta poesiak ere ere izango dute bere
tartetxoa.
Lehen mezu honetan ezin ditut ahaztu eibar.org-eko blogari eta zerrendakideak. Klasean behin eta berriz entzun ondoren blog komunitate
honen garrantzia, txalotzea baino ez zait geratzen egin eta egiten
duten lanagatik. Eta zerrendakide maiteoi, agur bat hemendik!
Esker bereziak Luistxori gune hau proposatzeagatik. Eskerrak, eta barkamenak, akaso, baita...
Denborak esango du bloga eta nire arteko harremanak zenbaterainoko indarra duen. Bitartean, eztabaidatu eta gozatu.
Iruzkinak
Maite Toledo 2006-01-29 20:26 #1
Epa Iosu:
zure mezua irakurri dudala esateko botatzen dut honakoa.
Segi idazten besteok irakurtzeko.
Animo Jeronimo!
maite toledo

(blog zaharretik kopiatutako erantzuna)

Eneko 2006-01-29 21:57 #2

Aupa Josu!

Ea zer moduz doakizun tresna berri honekin. Jarraituko ditugu zure kontakizunak. Aupa zu!

Katixa 2006-01-30 19:24 #3

Aupa, Josu!

Blog-auzokide eta fakultatekide gara, antzaz.

Izango gara.

Utzi iruzkina: