Sukar madarikatua!

josu 1456149891816 Josu | 2006-01-29 16:38
3

Negua da. Lehiotik begiratu eta elurra ikusi dut. Sukarrak jota nabil eta elurteak ez dit inongo grazirik egin, baina dutxa beroa hartu eta egunkariaren bila irten naiz.

Lurra txuri-txuri dago. Oinak bustitzen hasiak ditudala nabaritu dut. Lagun batekin topo egin eta zelan nabilen kontatu diot. Nire desgraziak azaleratu ditut. Sukarra dela eta, kalenturea, buruko mina eta nekea izugarrizkoak direla eta ezin dudala gehiago. Ezin duela imaginatu ere egin zein gogorra den. Ez dakiela zenbat sufritzen den etxean asper-asper eginda, telebista aurrean orduak emanez. Sukar madarikatua!

Zu, ordea, osasuntsu ikusten zaitut, esan diot. Eta berak erantzun dit minbizia duela.

azzex

azzex 2006-01-29 20:24 #1

ke putada! (minbiziarena digo)

(blog zaharretik kopiatutako erantzuna)

MAGABILA

MAGABILA 2006-01-29 20:25 #2

Epa Josu, krudelegia testua motel! Txokanteegia! Segi segi idazten!

(blog zaharretik kopiatutako erantzuna)

Josu

Josu 2006-01-29 20:31 #3

Krudela, bizitza bezain krudela.
Txokantea, ni bezain txokantea.

Gaizkiulertuak argitzeko asmotan, ez da benetan gertatutakoa. Ez atzo, ez gaur. Inbenzio bat da, errealitatearen ispilu diren beste hainbat inbenzio asko bezala.

Eskerrik asko bisitatu eta erantzuteagaitik.

(Blog zaharreko kontra-erantzun moldatuak)

Utzi iruzkina: