Etxeko berotasunetik begira

josu 1456149891816 Josu | 2006-01-29 16:44

Bart, eskuak berogailura hurbildu eta lehiotik begiratu dut. Elurtearen aztarnak agirian diraute. Dena txuri-txuri dago oraindik. Telefono kabina, ONCEren kioskotxoa, autobusaren markesina... hau guzti honen inguruan kartel handi batzuk: Jeff Mills, El Canto del Loco, La Cabra Mecánica eta Batasunaren BECeko ekitaldirakoak. Jarraitu dut panoramika eta elurtutako iskilara batzuk igo ditut begiradaz, Oteizaren Txopitea ta Pakea figura urdin, sasi-moderno, abstrakto horretara iritsi arte.

Urdin baino, oraingoan, txuri dago.

Begiratu dut azpira, eta bertan, gaur diru-eske ikusi dudan gizona , etzanda, kartoi bat gainean duela. Bera ere txuri-txuri dago.

Eskuak berriro berogailura hurbildu, eta anbulantziaren argia ikusirik etxeko berotasunean murgildu naiz.



Utzi iruzkina: