[Argazkia: J. Mendicute]Neguaren bakardadean eta hodeien iluntasunean landarearen berdetasunak bizirik dirau.
Badakit Ane deituriko batek pribatutik mezua bidali didala. Nire e-postara heldu da mezua, baina ez nekien mezu pribatua zenik. Uste nuen blogean erantzun bat nuen abisua baino ez zela.Mezua ezabatu nuen eta gero konturatu nintzen erantzun pribatua zela. Ez dut beste komunikazio-biderik barkamena eskatzeko, hortaz, Ane deituriko neska honi,Barkatu, baina ezin izan dut zure mezua irakurri. Berriro idazten badidazu, irakurriko dizut. Edonola, eskerrik asko irakurri eta idazteagatik eta barkatu arren, zure mezua ezabatu izana.
2005eko apirilean ikaskide birekin moskeatuta idatzi nuen hau, batxilergoko ikasle nintzela. Orduko dokumentuak begiratzen ari nintzela aurkitu dut, hor doa:KRITERIOAK Hamar eta erdiak izango dira gutxi gora behera, ezer egiten ez dugun horietako klase batean gaude. “Mendi, ves Homo Zapping?” eta nik “No.” erantzun diot. Beste ikaskide batekin berba egiten ari zen horren aurretik. Neskak biak. Nire erantzunaren ondoren elkarri begiratu dira, eta begiratzeaz gain hitzen bat ere esan dio batak besteari. Ez dut entzun, baina ez da beharrezkoa izan haien burutik pasatzen ari zena jakiteko. Nesk...
Iraun duen bitartean... baina agian iritsi da, iritsi da hau eteteko unea. Quiero y no puedoa albo batera uzteko unea eta esperientzia berri bati ekiteko unea. Erabakia sendotzen ari da. Arriskatu beharra. Bidegurutzeetan hori gertatzen da bidea zein den ez dakigunean. Zirt edo zart: bat hartu behar. Logikak eta buruak esaten didana esan didate maite nautenek. Burua eta bihotzaren kontra doa kontzientzia. Ala agian ez da kontzientzia, agian beldurra da. Baina aitxitxak esaten zidan moduan, el que come y caga fuerte no tiene miedo a la muerte. Bat sutan jartzen bazait, ni lasai. Sua beti itz...
Izenari erreparu egitea baino ez dugu bere esanahia ulertzeko. Askotan gune interesgarri batek helbide oso luzea dauka, eta kopiatzen badugu itxusi geratzen da. Errazena esteka bat jartzea izaten da, horretarako "irakurri hemen" eta antzeko formulak oso erabiliak direlarik. Kasu honetan erabili dugun estekak honako helbidea darama: http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20061126/guipuzcoa/huelen-sanandreses_20061126.html (Fijatu zein luzea den, eskubiko menuan sartu eta guzti egiten duela).Luzea, ez da batere txukun geratzen helbide osoa jartzen badugu. Estekak jartzea hobe. Bet...
Azaroaren 25ean, larunbata, lau musikari berrik estreinakoz jo zuten Eibarko kaleetan Ustekabe Fanfarrearekin, aktuazio arrakastatsu batean. Soinu kalitate bikaina eta publikoaren txaloak ez ziren falta izan VI. urteurrena ospatzeko balio izan zuen aktuazioan, eta nola hobe, musikari berriei ongietorria ematen baino.El 25 de noviembre, sábado, 4 nuevos músicos se estrenaron con la Fanfarre Ustekabe en las calles de Eibar, en una exitosa actuación que brilló por su calidad de sonido y constante animación del público en un evento que sirvió para celebrar el VI. Aniversario de la formación, y ...
El País egunkariarekin batera DVD bikoitza erosteko aukera zegoen gaur, eta Berriemailen honen inguruan irakurri ondoren, erostea erabaki nuen, izan ere aspalditik nabil aspaldi nabil duela 10 urteko musika jakin baten bila baina ez dakit ez izena ez ezer, baina apustu egingo nuke 40principales-en noiz edo noiz jartzen zutela. Hainbat urtetan zehar katea elikatu duten artistak zeudela irakurri nuen eta bertan aurkituko nuelakoan zalantza izpirik ez. Erosi dut ba, eta oraingo patxangadak dira denak: guztien artean zaharrak direnak ni DBHn nengoenekoak dira, bakarren bat kenduta. Aurrehistori...
Litrada izaten dugu buruan gazteok asteburu atarian. Botelloia, edo hemen esaten dugun moduan, litroak. Kalkuluak egiteko gogorik ez dugu izaten klaseak aste osoan aguantatu eta gero. Nahiago dugu gure litroetan pentsatu. Kalimotxoa egiteko coca-cola eta...Nik litradaren kalkuluak atera ditut gaur. Urtebetean litrada ederra egin dut. 2 litro. Ez, ez dira bi litro ardo gorri. Bi litro odol. Ez, ez ditut edan. Beste batek edan ditu nik eman ditudan odol litroak. Ez dut pisurik galdu, ez. Urtebetean bi kilo potolotu ditut, baina bi odol litro galdu... edo eman.Urtebete lehen donaziotik eta ord...
Ustekabe fanfarreak emanaldia eskeiniko du larunbatean, hilak 25, Eibarko erdialdeko kaleetan, arratsaldeko 19.00etatik gaueko 22.00ak arte, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako Txistorra Egunaren ospakizunetan parte hartuz. Azken urteotan gertatu bezala, musikari berriak estreinatuko dira aktuazio honetan. Aurten Bergarar bat eta eibartar bi izango dira. Alde batetik, klarineteaz Alayn xxxxxxxx 17 urtekoa batuko da. Orain arte hainbat urtez Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikaslea izan da eta orain eskolatik kalerako saltua eman du fanfarrearen bitartez. Bestalde, saxo...
La fanfarre Ustekabe ofrecerá su próxima actuación este sábado día 25 en las calles del centro de Eibar con motivo del Día de la Txistorra , tal como viene aconteciéndose en años anteriores, organizado por el Club Ciclista Eibarrés. Siguiendo a lo que ya se ha instituido en Ustekabe, esta actuación servirá de estreno oficial para sus nuevas incorporaciones, que en esta ocasión serán un bergarés y dos eibarreses. En primer lugar, el clarinetista eibarrés Alayn Moya, joven músico de 17 años hasta ahora estudiante de la Escuela de Música Juan Bautista Guisasola, se incorpora a las filas...