Ane deituriko neska bati
Badakit Ane deituriko batek pribatutik mezua bidali didala. Nire e-postara heldu da mezua, baina ez nekien mezu pribatua zenik. Uste nuen blogean erantzun bat nuen abisua baino ez zela.
Mezua ezabatu nuen eta gero konturatu nintzen erantzun pribatua zela. Ez dut beste komunikazio-biderik barkamena eskatzeko, hortaz, Ane deituriko neska honi,
Barkatu, baina ezin izan dut zure mezua irakurri. Berriro idazten badidazu, irakurriko dizut. Edonola, eskerrik asko irakurri eta idazteagatik eta barkatu arren, zure mezua ezabatu izana.
Iruzkinak
ane urkiola 2006-12-04 21:13 #1
Josu mesedez ni naiz-> Ane urkiola!!!! jajja! eztakit igual ez notzun abizena jarriko konturatu gabe, edo pentsauko neban igarriko zenula. weno dana dala jada konpondu dot arazua. Kontua zan ezin nitxuala bidixuak zuzenian jarri nere blogian ta Blogak.com-ekuak ez zeztenez erantzun ba zuri bialtzia pentsau neban. Baina gero zuri-zuri izeneko neska baten blogian ikusi neban berak be bidixuak zitxula. Orduan berari galdetu netsan ta ahalik eta txukunen ipintzen saiatu nitzan. Ia zuri ze iruditzen jatzuzen!
Josu 2006-12-04 21:16 #2
Teknoadmiradore sekretu baten deklarazioa zalakoan, eta Urkihole bideoak nola sartu galdezka :(<br />Ondo ein zenun galdetzen. Ikusiko dogu ze bideo polit sartzen dozuzen zure blogean...<br />
Utzi iruzkina: