TinyURL

josu 1456149891816 Josu | 2006-11-26 23:23

Izenari erreparu egitea baino ez dugu bere esanahia ulertzeko. Askotan gune interesgarri batek helbide oso luzea dauka, eta kopiatzen badugu itxusi geratzen da. Errazena esteka bat jartzea izaten da, horretarako "irakurri hemen" eta antzeko formulak oso erabiliak direlarik. Kasu honetan erabili dugun estekak honako helbidea darama:

 http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/prensa/20061126/guipuzcoa/huelen-sanandreses_20061126.html

(Fijatu zein luzea den, eskubiko menuan sartu eta guzti egiten duela).
Luzea, ez da batere txukun geratzen helbide osoa jartzen badugu. Estekak jartzea hobe. Beti ezin dugu hori egin, ordea. Paperezko edizioan jarri nahi badugu, edo egituratu gabeko testu hutsa landu behar badugu, ezin estekak erabili. Horretarako oso aproposa da TiniURL.

Erabilgarria bezain erraza da. tinyurl.com gunean sartu eta "Enter a long URL to make tiny:" dioen tokian sartu helbide luzea (kasu honetan goian jarri dudana). Alboko botoia sakatu (Make tiny URL!) eta emaiatza agertuko zaizue. Kasu honetan, hau da lortu dugun helbide motza:

http://tinyurl.com/ybtcqp

Ez da beharrezkoa izena ematea ez ezer, sartu eta amen batean egin dezakezu helbide laburra. Niri, behintzat, behin baino gehiagotan etorri zait primeran, izan ere albiste konkretuen helbideak oso luzeak izaten dira.


Utzi iruzkina: