iarriola.com weba kendu egin dute badaezpada. Kendu... bueno, portada kendu dute, baina Google hor dago, barruko edukietara zuzenean eramateko prest, eta interesgarria gure Alkateren albistegiak esaten zuena duela lau urte. Errebalgo Merkatu Plaza orduan anuntziatu- Coliseoa, hain zuzen, orduan hasi. Amañako paseoa, orduan hasi. Eta tira, Udalaren beste albiste on batzuk. Interneten 3 asteko karrera baino ez zen izan ordukoa, antza. Aurten DV eta El Correo-ko rekopilaziño batekin hasi dira.
[Tierra y Libertad pelikula ikusi ondoren egindako gogoeta.Irakurtzeko, gomendagarria lehenengo pelikula ikustea.] Tierra y Libertad:Askatasun indibiduala vs. Askatasun kolektiboa Denoi gustatzen zaigu ahoa askatasun bezalako hitzez betetzea, askatasuna zein parametrotan bete behar dugun esaten ez dugun bitartean, eta are lehenago, askatasuna zer den definitu behar ez dugun bitartean. Zailtasunak handitzen doaz askatasuna hitz desiotsua errealitatean islatu nahi dugunean. Hitz abstraktua da, ez filologikoki bakarrik, baizik eta zentzu zabalenean. Bere inguruan abstrakzio maila handia dago ...
Eibarren, Udalbatzarekin zerikusi haundirik ez dakan mapa politikoak islatzen dira hauteskunde guztietan, udalerrikoetan izan ezik. Hona duela 2 urteko hauteskundeetako emaitzak, izan genituen azkenak. Oposizioko alderdi guztiek -Aralar barne- dirudina baino indar gehiago dute Eibarren. Gauzak horrela Udal hauteskunde interesgarriak izan ditzakegu heltzear. Porra bat egingo dogu?[Grafikoko datuak:Eusko Legebiltzarrerako 2005eko apirilaren 17ko hauteskundeen emaitzak. Iturria: Dokumentazio eta Hauteskundeetarako Zuzendaritza. Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza.]
Gaur egun berezixa da eibartarrontzat, baiña baitta euskal abertzale eta España osoko benetako demokrata guztixentzat. Eta guzti hori naiz ni. Eibartarra, abertzalia, eta demokrata. Demokrata izatiaren konsekuentziaz naiz republikanua. Abertzalia naiz. Askok uste dabe abertzale izatia eta beste España batekin amestia bateraeziñak dirazela. Nik ez juat hori uste. Euskal nazio independiente bat nahiko nuke, baiña independentzia diñodanian ez dot Estatu bat esaten, erabakitzeko independentziaz, burujabetzaz ari naiz. Euskaldunok ez diogu gure historia luze honetan Españia izatiari uko eiñ, gu...
Gaur bazkaria euki dot kuadrillakoekin, eta arratsaldeko 7ak aldera kotxea hartu beharra euki dot. Oso gutxi edan dot bazkarian, eta ordurako denbora dexente pasata zegoen, baina dagoen zorrozkeria kontuan izanda alkoholemia proba egin nahi izan dot. Gainera, pasa den udan karneta atera nuenez, alkoholemia maximoa 0,15ekoa baino ez da neretzat (karneta bi urte baino gehiago dutenentzat 0,30). Nik uste kotxea lasai asko hartzeko moduan nengoela, zalantza bakarra makinaren zorrozkeriak esango zuena zen. Badaezpada Udaltzaingoarengana joan naiz putz egitera, eta ez didate utzi. Arrazoia, maki...
Googlemaps-ek eskeintzen digu aukera bat toki batetik bestera nola heldu azaltzeko. Eibartik Gasteizera AP-1 autopista proposatzen digu, Arrasatetik aurrera oraindik eraikitze-lanetan dagoena.
Txikia izateak ez du kritika-eza justifikatzen. Askok esaten dute Ezker Batuari ezin zaiola kritikatu, nahiko egiten duela daukan errepresentazio mailarekin. Ezker Abertzaleari askotan kritikatu zaio EZaren bandera izan eta era positiboan aportaziorik ez egitea. Eibarko kasuan, EAJ-EA koalizioari esan izan zaio kritika gutxi egiten duela, eta PSOEri dena nahi duen moduan egiten duela, besteak entzun gabe. Udalgintzan PPri kritikarik ez diot entzun (jeje). Coliseoa eta kulturaren inguruan askotan kritikatu dut Udal Gobernua, inongo lotsarik gabe. Ba oraingoan bere defentsan aterako naiz, et...
Blogen fenomenoak izan duen hazkundea hain izan da azkarra asko ez direla kapaz izan ulertzeko zer nolako erramintez baliatzen ari diren bere iritziak azaleratzeko. Posta zerrenda, blog, argazkilog eta vlog edo bideologen inguruan komunitate birtualak aspaldi hasi dira eraikitzen. Askok eszeptizismo apur batez ikusten dute eta behatzaile gisa aritzen dira sarritan, "lurker" deitzen zaiona, hau da, pasiboki parte hartuz. Irakurriz, paperezko medioa bailitzan.Nerabezaroa messengerrera konektatuta bizi izan dugunok, akaso, beste perspektiba batekin ikusten ditugu interneteko produktu hauek. Ar...
Kazetari tipo ideialaren ezaugarriak zeintzuk diren definitzea ez da gauza erraza. Kazetari batek printzipioz errealitatea osatzen duten gertakizunen islada baino ez du ematen, baina kazetaria ez dago informazioaren zerbitzura: informazioa ez da helburua, bidea baizik. Kazetari batek ez du lan egiten irakurle bati informazioa emateko, hortaz baliatzen da interes ekonomiko eta politikoen hedapena gauzatzeko. Kazetariak, eta komunikazio lanetan diharduenak, oro har, pertsona, enpresa edo erakunde batek kontrataturik egiten du lan, eta independienteki egingo balu ere, bere ideologiaren menpe...
On Joan Karlos Borboikoa asko maite duten blog baten datu batzuk eman dituzte: 1. Letizia Ortiz Rocasolanoren ahizpak 8.500 € jasotzen zituen hilero: PARTIDA ADJUDICADA EN LOS P.G.E. SECCIÓN 153.3.4.-CASA REAL (APARTADO GASTOS COMPESENTARIORIOS DE LA CASA DE S.A .R. EL PRÍNCIPE DE ASTURIAS). 2. Bigilantzia zerbitzua zeukan, Casa Real-eko funtzionarioek eskeinia. 3. Kotxea zeukan (ez ofiziala) txoferrarekin. ADSCITO AL PARQUE MÓVIL DE LA CASA REAL ) Y CON TITULARIDAD POR PARTE DE LA CASA REAL 4. 1.830 €ko beste diru-sarrera bat zuen EN CONCEPTO DE DIETAS DE VESTUARIO Y LOCOMOCIÓN PARA A...