Eibarko mapa politikoa: ezkutatutako aurpegia
Eibarren, Udalbatzarekin zerikusi haundirik ez dakan mapa politikoak islatzen
dira hauteskunde guztietan, udalerrikoetan izan ezik. Hona duela 2
urteko hauteskundeetako emaitzak, izan genituen azkenak. Oposizioko
alderdi guztiek -Aralar barne- dirudina baino indar gehiago dute
Eibarren. Gauzak horrela Udal hauteskunde interesgarriak izan ditzakegu
heltzear. Porra bat egingo dogu?
[Grafikoko datuak:
Eusko Legebiltzarrerako 2005eko apirilaren 17ko hauteskundeen emaitzak.
Iturria: Dokumentazio eta Hauteskundeetarako Zuzendaritza. Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza.]
Iruzkinak
2007-04-15 20:15 #1
Mmmmm... Ez naiz Eibartarra, baina PSOEk pentsatzen nuena baino indar gehiago dauka, eta EAJrekin alde oso txikia. PSOE irabazle?

Josu 2007-04-15 21:07 #2
Pentsatzen zenuena baino gehiago? Grafika honetan ikusten da jendean uste duena baino GUTXIAGO daukala!! Eibarko Udalbatzan gehiengo osoa du, 21 zinegotzitik 11 hain zuzen.

Iker 2007-04-16 01:06 #3
Ba nik, pena handiz, baina PSE alderdiak berriz ere gehiengo absolutoa aterako duela uste dut. Eta gainontzeko alderdiekin aldea handituko duela uste dut gainera...

Josu 2007-04-16 01:20 #4
Aupa Iker,

Nere ustez, klabeetako bat da HBri aurkezten uzten dioten ala ez. 2003an utzi izan baliote PSOEk ez luke gehiengo absolutirik izango.

Bestalde, Aralar eta EB batera joateak interes puntu bat ere badauka. EAJ-EA koalizioan "voto Ăștil" famatuak EAJ indartuko du.

Jendeak uste du PSOEk irabaziko duela, baina uste dut inor gutxik nahi duenik gehiengo absoluturik, eta hortik sorpresa etor liteke...

Iker 2007-04-19 10:59 #5

Ieup!

Aurten EAJ eta EA ez dira alkarrekin aurkeztu bihar, asi ke horrek be eragina eukiko dau batian zein bestian... bixak jaitsiko dirala uste dot.

Bestalde, ez dakat esperantza larregirik ezker abertzalia (sigla batzukin edo bestiekin) aurkeztu ahal izango danik. ANV-k ez dot pentsatzen problemarik eukiko dabenik, baina Batasunari botua emoten detsan batek ANVri emotera pasatzia, askotxo begittantzen jata... Nik neriakin jarraitzen dot: PSEk gehiengo absolutuari eutsikotza, eta eskillara mekanikuak eraikitzen jarraittuko dau, zaharrak poz-pozik eukitzeko...

Josu 2007-04-21 17:13 #6
Eskerrik asko, Iker.
Ba... esaten ez dan moduan, dios no te oiga. ;)

Utzi iruzkina: