iarriola.com weba kendu egin dute badaezpada. Kendu... bueno, portada kendu dute, baina Google hor dago, barruko edukietara zuzenean eramateko prest, eta interesgarria gure Alkateren albistegiak esaten zuena duela lau urte. Errebalgo Merkatu Plaza orduan anuntziatu- Coliseoa, hain zuzen, orduan hasi. Amañako paseoa, orduan hasi. Eta tira, Udalaren beste albiste on batzuk. Interneten 3 asteko karrera baino ez zen izan ordukoa, antza. Aurten DV eta El Correo-ko rekopilaziño batekin hasi dira.


Eibarren, Udalbatzarekin zerikusi haundirik ez dakan mapa politikoak islatzen dira hauteskunde guztietan, udalerrikoetan izan ezik. Hona duela 2 urteko hauteskundeetako emaitzak, izan genituen azkenak. Oposizioko alderdi guztiek -Aralar barne- dirudina baino indar gehiago dute Eibarren. Gauzak horrela Udal hauteskunde interesgarriak izan ditzakegu heltzear. Porra bat egingo dogu?[Grafikoko datuak:Eusko Legebiltzarrerako 2005eko apirilaren 17ko hauteskundeen emaitzak. Iturria: Dokumentazio eta Hauteskundeetarako Zuzendaritza. Herrizaingo Saila. Eusko Jaurlaritza.]


Azken iruzkinak