Kazetari tipo ideiala

josu 1456149891816 Josu | 2007-03-27 01:47

Kazetari tipo ideialaren ezaugarriak zeintzuk diren definitzea ez da gauza erraza. Kazetari batek printzipioz errealitatea osatzen duten gertakizunen islada baino ez du ematen, baina kazetaria ez dago informazioaren zerbitzura: informazioa ez da helburua, bidea baizik.

Kazetari batek ez du lan egiten irakurle bati informazioa emateko, hortaz baliatzen da interes ekonomiko eta politikoen hedapena gauzatzeko. Kazetariak, eta komunikazio lanetan diharduenak, oro har, pertsona, enpresa edo erakunde batek kontrataturik egiten du lan, eta independienteki egingo balu ere, bere ideologiaren menpe komunikatuko luke, neurri handiago edo txikiago batean.

Kazetari tipo ideiala objetiboa beharko luke izan, masari errealitatea bera modu zehatzenean deskribatzeko eta informatua den pertsonak berak, bere kabuz, jasotako informazioan oinarriturik bere iritzi propioa eraikitzeko. Baina zoritxarrez, edo agian zorionez, ez da horrela, eta kazetariak bere ideologia eta egoerak baldintzaturik egiten du lan eta informazioaz baliatzen da hedabidearen ideologia bultzatzeko; hori da hainbeste hedabideren existentzia azaldu dezakeen teoria. Kazetari guztiak objetiboak balira, hedabide bakar bat nahikoa izango bailitzateke gizarte guztiarentzako, eta ez zen publizisten beharrik izango.

Hala ere, kazetariak objetiboak izatea zer den definitzea ez da batere erraza, obejtibotasuna zer den oso baita subjetiboa.


Utzi iruzkina: