Kategoria: objetibotasuna
Kazetari tipo ideialaren ezaugarriak zeintzuk diren definitzea ez da gauza erraza. Kazetari batek printzipioz errealitatea osatzen duten gertakizunen islada baino ez du ematen, baina kazetaria ez dago informazioaren zerbitzura: informazioa ez da helburua, bidea baizik. Kazetari batek ez du lan egiten irakurle bati informazioa emateko, hortaz baliatzen da interes ekonomiko eta politikoen hedapena gauzatzeko. Kazetariak, eta komunikazio lanetan diharduenak, oro har, pertsona, enpresa edo erakunde batek kontrataturik egiten du lan, eta independienteki egingo balu ere, bere ideologiaren menpe...