Josu

http://eibar.org/blogak/josu

Egunero

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-08-24 17:14

Auskalo zer ote zuen buruan Bitoriano Gandiagak "Egunero dut gogoan" idatzi zuenean. Baina kanta hau entzuten dut ETAren atentatu bakoitzaren ostean.Egunero dut gogoan Herriaren zapalkuntza egunero dut bihotza zapalduaren ondoan egunero dut ahoan oinazetuen ai-hotsa aieneka hasi ohi dut eguneroko otoitza ai Jauna ikus ezazu Herri honen urteetako nekaldi ta heriotza ikus bizi-nahi mingotsa ahalegin alferren lotsa hainbat laido, hainbat bortxa.Aspertu naiz esateaz, baina ez dut etsiko:Bakea behar dugu. ETA EZ.


PSOEri gutuna

3
josu 1456149891816 Josu | 2007-08-03 22:31

PSNk atzo eman zuen ezagutzera IU eta NaBairekin akordioa lortua zuela, eta gaur Berrian irakurri dudanez PSOEk betatu egin du erabakia. Pena eman dit eta, ezertarako balio ez badu ere, idatzi egin diet. Sikiera lasaiago geratzeko, edo. Estimados socialistas,Me gustaría que vieran este vídeo, impecable a mi juicio, de Iñaki Gabilondo en la introducción de informativos de CUATRO el pasado junio: No comparto su decisión sobre Navarra. No por el contenido, lo cual me parece más que aceptable, si no por que se vete en Madrid la decisión tomada en Navarra, una muestra sobre su visión del Esta...


Lizartza

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-07-05 13:29

Regina Otaola dagoeneko bada Lizartzako alkatesa. Zorionak, harro egongo da-ta! Argazkiak begiratzen, Ikurriña eta Udal banderak makil bana dute (lehenagotik egongo zirela suposatzen dut), baina España-koa, modu txabakanoan lotu diote egurrezko armarri bati. Azken finean, Madrid-en edo Lizartzan, guztiaren gainetik todo por la patria.Irudia: eitb24.com Txarrena da, Francoren bidea jarraituz, ez direla konturatzen instituzioak konkistatzeagaitik ez direla herriaren jabe izango. Eta horrek izen asko izan ditzake, baina ez demokrazia ezta askatasuna ere.


Urkusuko itturrixa

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-06-21 01:22

"Urkusuko itturrixak baleki berbetan txahala jango luke San Juan egunean"Ekainak 24 eguerdiandenok Eibarko Urkizuko parkera!Gau guztian zehar erretako txahalki pintxo salmenta, edariekin. Opariak ere egongo dira. Gora Eibar!Info gehiago: blogak.com/gaste


Blogean idazten dudana nire ingurukoek irakurri eta bertan geratzen da normalean. Duela hilabete pasatxo idatzi nuen Enaitz Iriondori buruz eta azken egunotan erantzun pila jaso dut. Nondik iritsi dira?Norbaitek irakurri eta foro batean idatzi zuen honi buruz. Foroan irakurri zuen batek, bere blogean idatzi zuen. Eta berak edo beste batek meneamera bidali, 1160 meneo zeuzkan hau idatzi dudanean.Bideoen url-ak bidali zizkidaten e-postaz eta, ingurukoek errazago ikus zitzaten sartu nituen blogean. Ingurukoentzat.Baina beste batek gauza bera egin zuen, eta beste batek. Eta injustizia hau mundu...


Gazteleraz galdetzerik badago

7
josu 1456149891816 Josu | 2007-06-07 21:03

Behin baino gehiagotan kontatu izan du Amatiñok duela zenbait urte San Blas hotelean izan zuen ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko, Euskaltzaindiaren prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu dugu gaur goizean prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta bukatu euskara hutsean egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak izan arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena Ser eta KTB izan dira. Gure mitina bukatu dugunean, orduan ohartu naiz kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko auke...


ETAk suetena hautsi du

11
josu 1456149891816 Josu | 2007-06-05 12:45

ETAren komunikatutik bi pasarte interesgarri:"Euskal Herriaren defentsan, geroaren eraikitzean, erabaki irmoak hartu behar diren bakoitzean iruzur egin izan dute"Eta nire galdera da: ez al du ETAk azaltzen duen iruzur bera egin? "Eskuzabal eta elkarren ondoan."Hori, hori... Enfin...


5s

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-06-04 17:24

Lehenago aldizkariren batean irakurri nuen eta gaur berriro topo egin dut 5S delakoarekin.Klasifikatu (Seiri) Ordenatu (Seiton) Garbitasuna (Seiso) Garbitasun Estandarizatua. (Seiketsu) Diziplina. (Shitsuke) Seiri Klasifikatu. Behar ez dena bota.Seiton Ordenatu. Toki bat gauza bakoitzerako eta gauza bakoitza bere tokian.Seiso Garbitu. Organizazioa aurrezaindu. Arazoak edo akatsak identifikatu.Seiketsu Estandarizatu. Inspekzio estandarrak sortzen dira, auto-kontrol akzioak betetzeko momenturo.Shitsuke Diziplina. Aurreko lau S-tan oinarritutako ohiturak sortu. Prozesu estandarrak eta ko...


2005eko erkidegorako hauteskundeetako emaitzak Udal hauteskundeetan errepikatu izan balira, EAJ-EA koalizioan hartuta, hau litzateke Eibarko panorama politikoa, zinegotzitan, ezker abertzalea legeztatuta:EAJ-EA: 9 zinegotziPSE: 6 zinegotziPP: 3 zinegotziANV: 2 zinegotziEB-Aralar: zinegotzi 1Ezker abertzalea legez kanpo egonda, eta 2005eko emaitza horiekin, panorama hau litzateke:EAJ-EA: 10 zinegotziPSE: 6 zinegotziPP: 3 zinegotziEB-Aralar: 2 zinegotziNoski, hauteskunde batzuek eta beste batzuek zerikusi gutxi dute. Hemendik hiru konklusio, argi eta garbi:Iñaki Arriolak bere alderdiak baino ...


Eibarko Txonta auzoko proiektuan 1000 etxebizitza egingo dituzte. KTBn Arriolak esan zuen, gutxiago egin ezkero, kontuak ez zirela ateratzen. Hori erantzun zien Aitor Alberdiri (650 etxe eta polikiroldegia egiteko proposamena) eta Regina Otaolari (Txonta osoa Babes Ofizialeko izatea aztertzeko eskaera). Kontuak ez ziren ateratzen... eraikitzailearen irabaziak tartean daudelako, noski. Baina akaso instituzioek badute zer eginik asuntu honetan. El Mundon irakurri nuen martxoan "El Pocero"ren kasua. Tipo honek kostu-prezioan saltzen ditu etxeak, merkatuan baino BOST ALDIZ merkeago. Babes Ofiz...