Internet erabiltzaileon boterea

josu 1456149891816 Josu | 2007-06-15 14:32
4

Blogean idazten dudana nire ingurukoek irakurri eta bertan geratzen da normalean. Duela hilabete pasatxo idatzi nuen Enaitz Iriondori buruz eta azken egunotan erantzun pila jaso dut. Nondik iritsi dira?

Norbaitek irakurri eta foro batean idatzi zuen honi buruz. Foroan irakurri zuen batek, bere blogean idatzi zuen. Eta berak edo beste batek meneamera bidali, 1160 meneo zeuzkan hau idatzi dudanean.

Bideoen url-ak bidali zizkidaten e-postaz eta, ingurukoek errazago ikus zitzaten sartu nituen blogean. Ingurukoentzat.Baina beste batek gauza bera egin zuen, eta beste batek. Eta injustizia hau munduari bueltaka ari da mugimendu honi esker.

Nahiko nuke hau sekula gertatu izan ez balitz, salatu beharra egongo ez balitz, Enaitz bizirik balego. Baina horrela ez denez, hemendik, lerro xume batzuen bitartez, nire emozioa eta esker ona Enaitzen familiaren defentsan bere laguntza eman dutenei.

Eguneraketa (2007-VI-19):
Hauxe, Google Analytic-tik hartutako irudia. Bisita kopurua hamarkoiztera iritsi da.

iturri

iturri 2007-06-16 14:50 #1

Lan ona egin duzu, Josu.

Josu

Josu 2007-06-16 15:21 #2

Milesker, Iturri.

20R3Mun

20R3Mun 2007-06-17 00:41 #3

Kaxo Josu.
Guk zuri, zure blog-ari, esker jakin genuen injustizia honen barri. Lehendik ere entzuna nuen kasua, baina oso gainetik. Mod-pc ko forutik hona heldu eta zuk idatzitakoa irakurri nuenean ezin izan nintzen ixilik geratu eta nire blog-ean idatzi nuen. Nik ere enuen espero gauz handirik baina esperantza nuen nire lagunek albistea zabal zezaten. Ezagun batek meneamera bihaldu eta bapatean milaka pertsonak irakurri zuten.
Estatistikak ikusten ibili naiz ta, honako lekuetatik ari zaizkigu urbiltzen: www.foromtb.com, meneame.net, www.elatleta.com, www.policiajudicial.es, www.forocreativo.net, www.cnp.nydhosting.com, www.rosavientos.es, www.google.com, www.foropolicia.es, www.audisport-iberica.com, www.mod-pc.com, www.clubgs500.com,  y121w.bay121.mail.live.com, www.kostarof.com, correo.vectorsf.com

Agur bero bat.

malen

malen 2007-06-17 05:13 #4

Iragana ezin dogu aldatu baina etorkizun justuaubat eraikitzeko pauso haundixak eman ditxuzu, ya lo kreo! Ia gauzak pixka bat aldatzia lortzen dozun.
Enaitz, nere klaseko baten gelan ibili izan zan txiki txikitatik...
animo.

Utzi iruzkina: