Blogean idazten dudana nire ingurukoek irakurri eta bertan geratzen da normalean. Duela hilabete pasatxo idatzi nuen Enaitz Iriondori buruz eta azken egunotan erantzun pila jaso dut. Nondik iritsi dira?Norbaitek irakurri eta foro batean idatzi zuen honi buruz. Foroan irakurri zuen batek, bere blogean idatzi zuen. Eta berak edo beste batek meneamera bidali, 1160 meneo zeuzkan hau idatzi dudanean.Bideoen url-ak bidali zizkidaten e-postaz eta, ingurukoek errazago ikus zitzaten sartu nituen blogean. Ingurukoentzat.Baina beste batek gauza bera egin zuen, eta beste batek. Eta injustizia hau mundu...


Enaitz Iriondo

62
josu 1456149891816 Josu | 2007-05-18 13:19

Caso Enaitz Iriondo en españolLehenago idatzi nuen hemen Enaitz Iriondoren kasua. Errioxan ezagutu berri, biok elkarrekin hurbildu ginen Castañareseko neska batzuengana. Beste lagun guztiak kokilduta geratu ziren, baina bera ez. Bizikletaz errepidea gurutzatu zuen, orduan ere kokildu gabe. Bere azken bidaia izan zen. Kotxe batek harrapatu zuen. Gidariari honek ez dio sufrimendurik eragin, alderantziz. Lotsagabekeria osoz familiari autoaren gastuak eskatu dizkio. El Correon agertu zen albistea. YouTuben erreportaje batzuk sartu dituzte eta nire betebeharra iruditu zait hemen sartz...