ETAk suetena hautsi du

josu 1456149891816 Josu | 2007-06-05 12:45
11

ETAren komunikatutik bi pasarte interesgarri:

• "Euskal Herriaren defentsan, geroaren eraikitzean, erabaki irmoak hartu behar diren bakoitzean iruzur egin izan dute"
Eta nire galdera da: ez al du ETAk azaltzen duen iruzur bera egin?
• "Eskuzabal eta elkarren ondoan."
Hori, hori...
Enfin...

Gorka

Gorka 2007-06-05 19:39 #1

Ez dut uste ETAk erabakirik onena hartu duenik. Baina egoera berri honek alderdiei marko berrira egokitzeko erabakiak hartzera bultzatzen ditu.  Bakoitzak erabakiko du atzera egin edo prozesu berri baten bila lan egiten hasi. EAJk eta PSOEk errepresio eta zapalkuntzaren alde posizionatuko direla dirudi. PPk betiko moduan ekingo dio aldaketa honi (orain bai pozik egongo direla). Zein izango ote da ezker abertzalearen jarrera? Bihar erreflexio sakona egin beharko da gaurko adierazpenak berrikusiz eta horren gainean konklusioak atera. Nik nireak idatziko ditut nire blogean.

P.D: Gaur galdu ditu Zapaterok  hurrengo urteko hauteskunde orokorrak.

erral

erral 2007-06-05 20:18 #2

Noski, EAJ, PSE eta PP dira ETAren erabakiaren arduradunak. Noski.

ETA begiak, belarriak eta ahoa itxita dituen tximua da.

Josu

Josu 2007-06-05 20:24 #3

Hala da, erral. Eta begiak, belarriak eta ahoa ixtekotan, hobe lukete pistolak ere itxita mantentzea...

Gorka, zelan posizionatu behar dira besteak, eskerrak ematen berriro eskoltak behar dituztelako? Tira, ondo edo txarto egongo da, baina ulergarria behintzat baderitzot.

Gorka

Gorka 2007-06-05 22:14 #4

Josu eta Erral, ez dut uste galdera horrek zerbait aportatzen duenik momentu hauetan. Beldurra eta ezinegona adierazten du. Horren atzean eskuztatzen dena da begiak, ahoa eta belarriak ixten dituena, haratago ikusi nahi ez duelako.

Josu

Josu 2007-06-05 22:26 #5

Nork bultzatzen du beldurra? ETAk. Ba ez nago prest beldurragatik isiltzera. ETA soberan dago eta ozenki esateko garaia da. EZ DUGU BEHAR.

Gorka

Gorka 2007-06-06 00:37 #6

Euskal Herrian hainbeste gauza ez ditugu behar... Gure herrialdeak pairatu izan eta pairatzen dituen arazoak oso konplexuak dira (bi aldetatik, dudarik gabe).

Batzuek oso erraz diote: "ETA ez!". Uste dut "Euskal Herritarrek beraien etorkizuna demokratikoki erabakiko dute" esatea bezain erreza dela. Nik ere norbaitek azken hau esatea nahiko nuke ETA behingoz desagertzeko.

erral

erral 2007-06-06 09:53 #7

Kontxo, ETAk defenditzen du orain "Euskal Herritarrek beraien etorkizuna demokratikoki" erabakitzeko eskubidea.

Defendatzaile horrekin ez dut "nire etorkizuna demokratikoki erabaki" nahi.

Ondo.

Gorka

Gorka 2007-06-06 13:08 #8

Atzera begiratu. Bake prozesua, gogoratzen? Nik oso ondo. Zapaterok atzo zioen "bere eskuan izan duen guztia egin duela bakea lortzeko". Ja! Ideia ona izan da, baina ausardi pixka bat falta izan zaio. Partiduen legea deuseztatu balu orain ez ginateke egongo honetaz hitz egiten.

Josu

Josu 2007-06-06 13:33 #9

Bi gauza Gorka:

Ausardia gehiago izan balu, EspaƱan indarra galduko luke eta PPk irabazi, horrek dakarrenarekin.

Partiduen legea ez da arrazoi zinegotziak, enpresariak, poliziak hiltzeko. ETAk ez du arrazoirik borroka armaturako.

ashet

ashet 2007-06-07 00:45 #10

Erral agurgarria  ausardia soilik ETAri falta zaioa. Desagertu behar duelako.

Aspalditik gabiltz euskaldunok ETAri desagertzeko eskatzen. Gorrak al dira?

erral

erral 2007-06-07 10:27 #11

Ados ashet.

Utzi iruzkina: