Gazteleraz galdetzerik badago
Behin baino gehiagotan kontatu izan du Amatiñok duela zenbait urte San Blas hotelean izan
zuen ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko,
Euskaltzaindiaren prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu
dugu gaur goizean prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta
bukatu euskara hutsean egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak
erdal-komunikabideetakoak izan arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias
de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena Ser eta KTB izan dira. Gure mitina
bukatu dugunean, orduan ohartu naiz kazetari guztiak
erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko aukera eskeini
ostean, "gazteleraz ere galdetzerik baduzue, nahi izan ezkero" eskeini diet, baina
ez dute galderarik egin.
Pena komunikabide guztiak erdaldunak izatea, baina gutxienez euskararen
normalizaziorako bidean urratsa eman dugula sentitu dut. Kazetari
izateko euskara ezagutu behar. Orain eman berri dute KTBn, Vocentoren Eibarko telebista erdaldunean, elkarte
berriaren informazioa. Titularretan eta albistegian lehen albistea, eta
nahiko luzea. Erreportaje osoa, goitik behera, euskara hutsean.
Nolabaiteko irribarrearekin noa orain, berriro ere, Portaleara,
irribarre horrekin ea zeozer estudiatzen dudan.
Iruzkinak
batzarras 2007-06-11 11:57 #1
Zorionak zuri ta talde osoari.
Josu 2007-06-11 12:00 #2
Eskerrik asko, Batzarras.
malen 2007-06-11 13:01 #3

Asko asko ikasi bai, San juanetan ondo ondo ospatzeko,

animo Josu!

Ainhoa 2007-06-12 15:28 #4

Euskararen normalizaziorako urrats oro dira onak, egokiak eta aurrerapauso gisa eman beharrekoak. Bestela eztugu ezer lortzerik. GAltzeko ordea, larregi dugu, gure ama-hizkuntza. Beraz, ZORIONAK prentsaurrekoan emandako urratsagaitik eta orain besteei dagokie honegaz aurrera eitxia.

ZORIONAK benetan.

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ.

Galdera bat planteau nahi dt:
Lagun talde euskaldun baten euskeraz hitz egiten zaozen bitxartian erdaldun bat agertu eskero, ze in bihar da? Erderaz hasi hizkuntza traizionatuz, edo bestea denez atzerritarra ikas dezala?

oier 2007-06-22 21:38 #5
Nik ere ezagutu ditut egoera lotsagarriak, eta ez hain aspaldikoak ere. Euskara elkarteak emandako prentsaurrekoan gazteleraz ia euskeraz baino gehiago hitzegiten ikusi izan dut. Dantza taldean urteak daramatzagu prentsa ohar eta prentsaurreko
guztiak euskara hutsez egiten, eta pentsatzen dut izango direla beste
batzuk ere horrela egiten dutenak. Gauzak poliki-poliki hobetzen dihoazela iruditzen zait, baina hain poooliiiiikiiiii, eta hainbeste kontraesanekin...

Adibidez, GASTE elkartekook prentsaurrekoa euskara hutsean emango zenuten, baina gaur nire buzoian utzitako paper batean, testu oso gazteleraz zegoen. Bueno ez, barkatu, euskeraz bazegoen zerbait:

"El próximo día 23 pasarán las cuadrillas por debajo de tu casa. Con el fin de refrescarnos un poco más estas fiestas nos gustaría que nos echaseis un balde de agua (a poder ser ni muy fría ni muy caliente, una vez de pedir...:-))
Eskerrik asko
GASTE"

Ondo pasa jaiak.
oier.
Josu 2007-06-23 03:24 #6
Kauenlamarsalada Oier!!! Eskerrik asko buzoian jasotako mezua gazteleraz zegoela abisatzearren, arduradunei abisua bidali diet berriro gerta ez dadin...
Ondo pasa jaiak!

malen 2007-06-23 03:53 #7
Ganbitiaz gain, beste sorpresatxua hori zan, erakutsi bihar netzula ia ze iruditzen jatzun..nik be jaso dot eta papera buzoian, enfin, akatsetatik asko ikasikou datorren urterako...

Utzi iruzkina: