Kategoria: euskaldunizazioa
Orain arte hainbat elkartetatik egin ditudan prentsa oharrak euskaraz eta gaztelaniaz egin ditut, edo ahalegindu naiz beste baten batek itzul zitzan. Sanjuanetan GASTEkook prentsaurrekoa eman genuen euskara hutsean, eta Oier Araolazak erantzun zidan Dantza Taldeak aspalditik bidaltzen zituela prentsa ohar guztiak euskara hutsean.Ba probatu dut: Ustekabetik prentsa oharra euskara hutsean. Eta notizia El Correo eta DVn (behintzat) agertu da. Enpresaren politikaren aurka ez doan bitartean, eta salbuespenak salbuespen, nire ardurapeko prentsa oharretan itzultze lanak aurreztuko ditugu hemendik ...
Behin baino gehiagotan kontatu izan du AmatiƱok duela zenbait urte San Blas hotelean izan zuen ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko, Euskaltzaindiaren prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu dugu gaur goizean prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta bukatu euskara hutsean egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak izan arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena Ser eta KTB izan dira. Gure mitina bukatu dugunean, orduan ohartu naiz kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko auke...