Elebitasunari agur
Orain arte hainbat elkartetatik egin ditudan prentsa oharrak euskaraz eta gaztelaniaz egin ditut, edo ahalegindu naiz beste baten batek itzul zitzan. Sanjuanetan GASTEkook prentsaurrekoa eman genuen euskara hutsean, eta Oier Araolazak erantzun zidan Dantza Taldeak aspalditik bidaltzen zituela prentsa ohar guztiak euskara hutsean.
Ba probatu dut: Ustekabetik prentsa oharra euskara hutsean. Eta notizia El Correo eta DVn (behintzat) agertu da. Enpresaren politikaren aurka ez doan bitartean, eta salbuespenak salbuespen, nire ardurapeko prentsa oharretan itzultze lanak aurreztuko ditugu hemendik aurrera.
Iruzkinak
Adrian 2007-10-15 10:31 #1
Ondo iruditzen zait,naiz eta Eibarreko gora beherak niri axola ez asko,baina Euskara bultztzeko egiten diren lanak ondo iruditzen zait.<br />
Josu 2007-10-28 19:42 #2
Eskerrik asko.<br />
Utzi iruzkina: