Hegemonikoa

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-11-09 23:43

Askotan aipatu dugu blog honetan euskarak gune hegemonikoak behar dituela, bai lurralde aldetik, baita funtzioen aldetik ere.Sorguneak egindako ikerketa bat irakurri dut orain dela gutxi. Bertsolaritza eta antzerkigintza alderatzen dira bertan. Eta, beste gauza batzuen artean, bi diziplinen arteko alderik nabarmenena hizkuntzaren tratamendua da. Izan ere, antzerkian bultzatu egin da eredu elebiduna eta horrek gaztelaniaren menpe utzi du euskarazko antzerkia hein handi batean: ez da zirkuiturik sortu, publikoak originala gurago du itzulpena baino, euskarazko obrak sortzea taldeen boron...


Azkenaldian HPS-ko arduradunen ahotik, euskararen inguruan batean eta bestean entzun eta ikusitakoen inguruan bi hitz... Hutsuneak ba omen dira Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikan, baina hutsune horien erabilpen maltzurra egiten omen dute batzuk, eta hori ez omen da zilegia. Baina, egia esateari zergatik deitzen zaio “erabilpen maltzurra”? Egoera desdramatizatzeko beharra omen dago, baina egoera dramatikoa baldin bada, zergatik ezkutatu behar dugu berau? Zer dago benetan zuen jardunaren atzean: EAE berreuskalduntzeko taktika, edota gaur egungo erdal inposizioa mantentzeko estrategia? Honako...


Elebitasunari agur

2
josu 1456149891816 Josu | 2007-10-14 22:04

Orain arte hainbat elkartetatik egin ditudan prentsa oharrak euskaraz eta gaztelaniaz egin ditut, edo ahalegindu naiz beste baten batek itzul zitzan. Sanjuanetan GASTEkook prentsaurrekoa eman genuen euskara hutsean, eta Oier Araolazak erantzun zidan Dantza Taldeak aspalditik bidaltzen zituela prentsa ohar guztiak euskara hutsean.Ba probatu dut: Ustekabetik prentsa oharra euskara hutsean. Eta notizia El Correo eta DVn (behintzat) agertu da. Enpresaren politikaren aurka ez doan bitartean, eta salbuespenak salbuespen, nire ardurapeko prentsa oharretan itzultze lanak aurreztuko ditugu hemendik ...


Erantzunik ez?

4
getag 1456133226747 G&G | 2007-04-19 00:28

Ruiz Soroa zutabegileak hiru artikulu argitaratu ditu Vocento taldeko egunkarietan  hile honetan zehar. Iritziak iritzi, ezin ukatu zaio Ruiz Soroari bere arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko kemena. Euskararen normalizazioa zuten mintzagai artikuluok eta, asmatuko zenuten honez gero, aurkako jarrera hariltzen zen hiru lanetan barrena.Herritarren eskubideen izenean, hizkuntza-politika oro gaitzesten baitzen, Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua barne. Hots, jarrera liberal hertsi-hertsia edo erradikala. Artikuluak interesgarriak ziren, dudarik gabe, eta harrigarri gertatu zaidana ...


Ke gabeko gunea

5
solasturi 1456152749042 Solasturi | 2006-02-03 14:29

—Hemen, erre daite? —¿Qué?


Azken iruzkinak