II. Errepublikaren Aldarrikapenaren 76. urteurrena

josu 1456149891816 Josu | 2007-04-14 14:29

Gaur egun berezixa da eibartarrontzat, baiña baitta euskal abertzale eta España osoko benetako demokrata guztixentzat. Eta guzti hori naiz ni. Eibartarra, abertzalia, eta demokrata. Demokrata izatiaren konsekuentziaz naiz republikanua.

Abertzalia naiz. Askok uste dabe abertzale izatia eta beste España batekin amestia bateraeziñak dirazela. Nik ez juat hori uste. Euskal nazio independiente bat nahiko nuke, baiña independentzia diñodanian ez dot Estatu bat esaten, erabakitzeko independentziaz, burujabetzaz ari naiz. Euskaldunok ez diogu gure historia luze honetan Españia izatiari uko eiñ, gure burujabetza onartu dan bittartian. Ehun urte baiño gehixagoz gure eskubidiak zapaldu nahi ostian, 36ko euzkaldunentzat esperantzia heldu zan, eta gogora ekarri biharra dago II. Republikiakin lortutako Estatutua. Gaur egunguak baiño potere gehixago emoten zeskuna, portzierto. Euskal Herriak historikoki duen eskaria argia da: BURUJABETZA berreskuratzea. Eta hori eskatu zan 36an, hori eskatu da azken 30 urtiotan.

Republikanua naiz, baiña ez komunista naizelako. Ez naiz komunista. Demokrata naiz. Demokraziaren balorietan sinistu nahi dot. Etxe bat herentzian utzi leikelako, baiña ez nazio bat -eta batipat nazioko gizon-emakumeak- gobernatzeko eskubidea. Hori ez. Republika demokratikuaren aldekua naiz. Ez nago alde Republikiak egindako gauza danekin. Baiña bai, bada, Estatu batek behar duen oiñarrizko premiñia, bere burua demokratiko moduan aurkeztu bihar badau.

Euskal Autonomi Erkidegoa bera, Errepublika moroko da. Erregiaren ordezkaria Euskadin Lehendakaria da, demokratikoki hautatua. Hori erakutsi bihar diegu españolei.

Gora Republikia!
Gora Euskadi Askatuta!



Utzi iruzkina: