Ezker Batuaren kultur kudeaketarako proposamena

josu 1456149891816 Josu | 2007-03-30 16:23

Txikia izateak ez du kritika-eza justifikatzen. Askok esaten dute Ezker Batuari ezin zaiola kritikatu, nahiko egiten duela daukan errepresentazio mailarekin. Ezker Abertzaleari askotan kritikatu zaio EZaren bandera izan eta era positiboan aportaziorik ez egitea. Eibarko kasuan, EAJ-EA koalizioari esan izan zaio kritika gutxi egiten duela, eta PSOEri dena nahi duen moduan egiten duela, besteak entzun gabe. Udalgintzan PPri kritikarik ez diot entzun (jeje).

Coliseoa eta kulturaren inguruan askotan kritikatu dut Udal Gobernua, inongo lotsarik gabe. Ba oraingoan bere defentsan aterako naiz, eta aurkakoen batzuen defentsan, baita. Ez dakit zer proposatzen duen Eibar Sortzenek (Eibarko Ezker Abertzaleak) Coliseorako, baina pasa den astean Vocentoren medioetan azaldutako albisteak irakurrita, arrazoia ematen diet: adarjotze handia egon da Coliseoarekin. Kritika ezkorra izango zen, akaso, baina zentzuzkoa. Nik, oro har, nahiago ditut kritika baikorrak. Baina hori ez da Ezker Batuak egin duena.

Denbora luzez herriko kolektiboekin nolabaiteko elkarlanean ibili ondoren Kulturarako Plan Orokorra onartu du Udalbatzak.

Nire ustez, oso da anbiguoa. Baina gero hortik lan-ildo batzuk garatuko dira. Hori onartu eta Coliseo Antzokia irekitzearekin batera Ezker Batuaren proposamenari ez diot ez hanka ez buru ikusten. Nik dakidala, elkarteekin harremanik izan gabe egindako proposamena, beste batzuei ideiak -eta testuak!- lapurtuz eta, Maria Jose Telleria zinegotziaren esanetan, 122 bileretatik 41etan bakarrik parte hartu ostean.

Pasa den astean elektoralismo eta minisitritisa kritikatu nituen, eta gaur azaldu da etakitto!n.

Ezker Batuaren proposamena agerian dago hori bai dela elektoralismoz egina. Txikia izango da, baina horrek ez du esan nahi gauzak edozein modutan egitea onartu behar dugunik. Gobernuari kritikak egiteko arrazoiak badaude, horrelako txorakerietan ibili barik. Telleriak dioena egia bada -eta hala sinisten dut- lotsagarria deritzot 122 bileratik 41etara joan eta bertan adostutako proposamen batzuk bere izenean aurkeztea. Kulturari aportazio interesgarria. Udal gestioa ala politikeo merkea? Nahi nuke ikusi Bernardo Atxagaren aurpegia kultur-proposamen hori iragartzen. Eibar Sortzenen kritikak, lan gutxiago eta askoz zentzu gehiago.


Utzi iruzkina: