Biziki zuen gogoko txeloa jotzea. Eta abestea. Musika bere bizitzaren ardatz izan zedin zen bere desioa. Musika zen bere bizitzako amets, eta baita bere ametsetako bizitza. Txikitatik zetorkion musikarekiko sentikortasuna, eta txikitatik entzun zuen ezinezkoa izango zitzaiola musikaz bizitzea. Baina ez zitzaion axola. Musikak, agian, ez zion dirurik emango, baina bizitasunez betetzen zuen, eta horri ez zion ihes egiten utziko. Musika ikasten aspaldian hasia zen, 7 urterekin, oraindik instrumentu gutxi batzuk baino ezagutzen ez zituela: pianoa, kitarra eta tronpeta. 3 horietara mugatzen zen ...
Urte t´erdi egin du minbiziaren aurka borrokan. Denbora honetan ez du etsi eta ez ditu albo batera utzi ez dantza, ez musika.18 urte besterik ez, baina nahikoak izan zaizkio bere inguruko guztion maitasuna lortzeko. Beti irribarrea eskeintzeko prest, bera izan da besteon animoak altxatu dizkiguna.Gaur goizaldean joan zaigu. Ibilbide azkarra egin du gure artean. Izar iheskor baten antzera zeharkatu ditu gure bihotzak. Baina bere irrifarrea betirako geratu da gure bihotzetan.Goian Bego.
Ez aurrera ez atzera. Akaso argi bat ikusi du eta pentsatu du argia segitzea. Agian, argiak itsutu egiten du eta ez da hori dagoen argi bakarra, baina berak ez daki. Segurutik lehenago edo beranduago gailendu beharreko argia da. Denok badakigu. Inork ez du onartu nahi. Ezta nik ere.Denbora larregi tunel barruan. Sartutako bidetik ala bestetik irtetzea ez dago bere esku. Gogor heldu zaio eskutik, lagunari. Bihar bere amari irribarre bat eskeiniko dio. Esperantza horrekin oheratuko naiz. Bihar goizeko eguzkiak argitu gaitzala.
Supermerkatura joan naiz ardoa erostera. Etxera heltzean amari erakutsi eta azaldu diot nola hainbat pertsonari eskatu diedan aholkua. Lagun bati, Coca-cola nahasteko zein zen hobea: botila ala tetra brika. Txikitero bati, ardo beltz gustokoena ea zein koloretako botilan datorren: txuria ala berdea. Jatetxe batekoek esan didate tapoia baino, kortxoa dotoreagoa dela. Botilaren itxuran nabaritzen da ardoaren maila. Edo hori da, behintzat, ustez kulturaren alde lan egiten duten batzuek uste dutena. Nik botila diztiratsua nahi nuen. Etiketa dotoreduna. Ardo botila politena aukeratu dut eta pozi...
Ez dakit zein puntutaraino den teknikoki bidegarria, batez ere ekonomikoki onargarria litzakeen prezio batean atera beharra kontutan izanik. Baina, lehenago edo geroago, etorriko da. Apustu egiten dut noizbait artikulu hau erreferentziatuko dudala, eta ordurako hitz hauek prehistorikoak izango dira. Duela 10 urte entzun genuen artxibatze kontuetan CDetan zegoela etorkizuna. Orduan diskete karratu hartatik emandako pausua izugarria izan zen kapazitate aldetik, eta horrek itsutu gintuen. Memory-stick eta gyga biko targetak modan jartzen ari diren honetan, ere, entzun dut hor dagoela etorki...
Goizeko 3ak inguruan papera birziklatzeko zaborrontzi bat erre dute Eibarko Kalbetoi kalean. Hainbat bizilagunek larrialdietarako telefonora deitu dute kontenedore batetik kea irtetzen zela jakitzera emateko. Ertzantza bertaratu da eta 3,30ak inguruan itzali dute sua suhiltzaileek.
Atzo Gorka eta biok erdarakada barregarri batekin egin genuen topo gure fakultatean. Argazki kamerarik ez geneukan inguruan, baina mugikorrarekin argazkia atera nuen eta gaur Zooomr-en eskegi dut. Hemen uzten dizuet argazkia. Noski, Mihiluzera bidali dut.
Duela hilabete audio-lan bat kargatu nuen hemen, eta bere gidoia. Gaur bertan, Gorka Jakobe Palazio irakasleak, klasean gidoia irakurtzen grabatu nau. Bideo pilula Ikasvlogak-en argitaratu du, noski. Videolog hau nik erabiltzen dudan CC lizentziapean dago, eta hortaz ez dut uste axolako zaionik bideoa hemen sartzea.Iraupena: 01:07.
Nire argazkiak hasieran Flickr-en izan ditut (bere RSS jarioa hemen), baina honen abendurako muga gainditu nuenean Zooomr-en sartzen hasi nintzen. Noski, honek ere RSS jarioa du.
...eta harro nago!!!Ondarruko erdialdian atara neban argazki hau. [Ondarroa, 2006/XII/12]