Ardo botila

josu 1456149891816 Josu | 2007-01-25 23:52
8

Supermerkatura joan naiz ardoa erostera. Etxera heltzean amari erakutsi eta azaldu diot nola hainbat pertsonari eskatu diedan aholkua. Lagun bati, Coca-cola nahasteko zein zen hobea: botila ala tetra brika. Txikitero bati, ardo beltz gustokoena ea zein koloretako botilan datorren: txuria ala berdea. Jatetxe batekoek esan didate tapoia baino, kortxoa dotoreagoa dela. Botilaren itxuran nabaritzen da ardoaren maila. Edo hori da, behintzat, ustez kulturaren alde lan egiten duten batzuek uste dutena. Nik botila diztiratsua nahi nuen. Etiketa dotoreduna. Ardo botila politena aukeratu dut eta pozik joan naiz etxera botila inauguratzera. Ama, bi amamak, izeba-osabak, bizilagunak, koadrilakoak... denak gonbidatu ditut ardo botilaren irekitze ofizialera, eta denak daude zain, ea zer erakutsiko diedan.

Botila ireki eta... ez dago ardorik! Gonbidatuen artean Udal politikari bat dago, harridura aurpegiz. Eta normala da harritzea. Ez da normala gertatu zaidana. Edukiontziari begira eta begira, edukirik ez zegoela ez naiz konturatu. Baina akaso kontakizun honek ez luke Udal politikaririk harritu behar. Coliseoarekin berdin gertatu da. Lan handiak eraikinarekin eta izugarrizko ekipamenduak... baina non dago botilaren ardoa, barrukoa? Botilan zegoen likidoarekin bete dute Eibarko kanpoko piszina erraldoia, ala?

Josu Mendicute
Gaztekitto, 2007-I-26

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2007-01-25 01:18 #1

malen

malen 2007-01-27 01:53 #2

Zorionak, Josu! reperkusiño itzela...eragiña euki dau asike ia hemendik aurrera zuri (eta holan pentsatzen doun beste askori) "bildur" pixkat hartu eta gauzak ein aurretik hobeto pentsatzen daben.
ah! nerbixuak zelako txarrak dian...ez, azterketetakuak ez eh, maiatzan 27 aurrekuak diñot..
segi holan!!
malen.

Josu

Josu 2007-01-27 03:23 #3

Denen gustuko ez da izan, baina hala izango zela banekien, eta aurkakoak errazago heltzen direnez, ba ESKERRIK ASKO!

erral

erral 2007-01-28 16:46 #4

Ona Josu !

Josu

Josu 2007-01-28 17:05 #5

Eskerrik asko Erral!

2007-01-28 17:23 #6

Ardo botila izan dadila botila bete ardo.

Unai

Unai 2007-01-29 21:03 #7

Aupa Josu! Eztakitx zenbat denporaren ostian heldu jaku ba alkarri begiratzeko ordua. Nun ta Eroskiko kajeruan, kolan... Oesterran pelikula baten itxura hartu detsat horri, bakoitza punta baten, alkarri begira, bestiak pistola noiz atarako zain. Enfins, beste batian eon biharko gara luziago, baina nik dauaneko badakat ideia bat buruan bixok batera zutabe berezi bat eitxeko... Kontaukotsut heineken batekin eskuan!

Josu

Josu 2007-01-29 21:20 #8

Aupa Unai!

Egixa esan Eroskiko kajeruak ez digu joko haundirik emon. fondoko musika estresantia, kajerotik azker urten nahi izatea, jendea presaka, altabozetik "eroskik 5 minutu barru itxiko ditu ateak"... HOLAN EZIN DA! Jaja.

Baña bai, egongo gara, heineken eskuan, ta eingou berba lasaiago. Ia laister dan! ;)

Utzi iruzkina: