Txeloaren melodiapean
Biziki zuen gogoko txeloa jotzea. Eta abestea. Musika bere bizitzaren ardatz izan zedin zen bere desioa. Musika zen bere bizitzako amets, eta baita bere ametsetako bizitza. Txikitatik zetorkion musikarekiko sentikortasuna, eta txikitatik entzun zuen ezinezkoa izango zitzaiola musikaz bizitzea. Baina ez zitzaion axola. Musikak, agian, ez zion dirurik emango, baina bizitasunez betetzen zuen, eta horri ez zion ihes egiten utziko.
Musika ikasten aspaldian hasia zen, 7 urterekin, oraindik instrumentu gutxi batzuk baino ezagutzen ez zituela: pianoa, kitarra eta tronpeta. 3 horietara mugatzen zen bere ezaguntza instrumentala. Instrumentuak ezagutu eta bat aukeratzeko, lehen urtean solfeo eskola batzuk izan zituen, oinarrizko maila bat lortzeko; errepide bat eraiki aurretik lurra lautzea bezalaxe.
Heldu zen, ba, instrumentua aukeratzeko eguna. Amak pianoa jotzeko erregutu zion, egongelan oso dotore geldituko zela eta. Baina ez, pianoak ez zuen Marina asetuko. Saxofoiaren blues hunkigarriak ere ez ziren Marinaren barrenera iritsi. Bibolina ere ez.Txikiegia zen, eta soinua hotzegia. Askatasun handiagoa nabaritu nahi zuen besoak zabalduz, eta hori instrumentu bakar batekin egin zezakeen, bere sentimenduak astinduko zituen instrumentu hark baino ez, John Lennon musikariaren Imagine abestia hain polit egingo zukeen instrumentu hura baino ez. Txeloa zen.
Etxean ez zuten sinisten musika ogibide izango zuenik,
baina irakasleak Marina animatzen zuen. Konfidantzak ikasketa harremana itto
zuen 19 urte bete zituenerako. Irakasleak esan zion Madrilera joan behar zuela,
akaso Orkestra Nazionalean parte hartzeko aukera izango zuela. Hala egin zuen.
Proba batzuk egin zituen eta bertan ikasten ari zen lagun baten pisura joan zen
lo egitera. Gauean dei bat jaso zuen. Orkestrako zuzendaria zen. “Gustatu zait
zure soinua eta zu solista izatea nahi dut, goizeko 8etan etorri behar duzu”.
Ez zen makala izan pisuan sortutako algara. Jan, edan, dantza eta barre egin
ondoren, oheratu eta John Lennon-en Imagine abestia entzun zuen. Bertsio bat,
txeloaz interpretatuta. Lo geratu zen, txeloaren melodiapean.
Iruzkinak
ibontxu binbocau 2006-12-11 00:00 #1
TRONPETA NIK JOTZEN DET, PO PO PO PO PO PO...

Epe Josu::

Eskerrik asko zuri ezagutzen iztiarren. Lehin frikixa ziñala pentsaten neban, bueno, oin bebai...baina bixotz oneko oso friki ona. Ezagutzen jarraitu nahiotzut...txeluen atzetik pertsona bat dao ta

AUPA HI

gorka_huhezi 2006-12-11 22:41 #2
Hunkigarria benetan, primeran idatzia. Hitzik gabe geratu naiz irakurri ondoren, "joder" baxu bat besterik ez zait atera.
Josu 2006-12-12 01:15 #3
Eskerrik asko bihotzez.

Utzi iruzkina: