Memoria txartelen gainbehera

josu 1456149891816 Josu | 2007-01-21 17:58
2

Ez dakit zein puntutaraino den teknikoki bidegarria, batez ere ekonomikoki onargarria litzakeen prezio batean atera beharra kontutan izanik. Baina, lehenago edo geroago, etorriko da. Apustu egiten dut noizbait artikulu hau erreferentziatuko dudala, eta ordurako hitz hauek prehistorikoak izango dira.


Duela 10 urte entzun genuen artxibatze kontuetan CDetan zegoela etorkizuna. Orduan diskete karratu hartatik emandako pausua izugarria izan zen kapazitate aldetik, eta horrek itsutu gintuen. Memory-stick eta gyga biko targetak modan jartzen ari diren honetan, ere, entzun dut hor dagoela etorkizuna. Baina nik ez dut sinisten.


Gaur egun argazki kamera guztiek daramate txarteltxo bat, non ehundaka argazki gorde ditzakegun. Hori izugarria da, bai, baina... zer egiten dugu gero argazkiokin?


Nostalgikoenek argazki guztiak inprimatzen dituzte, baina horietatik gehienak hasi dira CDetara pasatzen. Hala ere, gero eta indartsuagoa da argazkiak interneten eskegitzeko tendentzia. Flickr, Zooomr eta beste hainbat zerbitzarik doan egiten uzten dute, eta hori da argazkiak artxibatzeko modu gaurkotuena.


Nire galdera da, zergatik ibili txartel batean argazkiak gorde eta gero internetera igotzen? Nik uste etorkizun ez hurrunean argazki kamerek zuzenean bidaliko dituztela argazkiak internetera, guk nahi dugun zerbitzarira, doan. Batek baino gehiagok esango dit horrela argazkien intimitatea eta pribatutasuna zapuztuko dela, baina ez da egia. Interneten batek baino gehiago gordetzen du bere bizitza intimoko hainbat gauza, modu pribatu eta seguruan. Orduan, zergatik ez da posible izango argazkia atera bezain pronto nire flickr-era igotzea era pribatuan?


Arazoa aurreko belaunaldiko kamerekin izango dela uste duenari seguru soluzioa emango diotela. Orain memoria txartela sartzen duen toki berean txip bat sartu eta kitto.


Hain hurrun ez dagoen etorkizunean ez dugu memoria arazorik izango gure argazki eta bideo kamerekin, edo beste aparatuekin, eta halaber, erabateko bat-batekotasuna lortuko dugu. Zuzenean edonondik emititzeko ez dugu gaur egungo ETBren kamioirik ez tresna garestirik beharko.

Gorka

Gorka 2007-01-24 00:03 #1

Egia esan, internetera igo aurretik, argazkiak ordenagailuan gordetzea nahiago dut. Zer gertatuko litzateke Flickr bezalako zerbitzaria <em>eroriko</em> balitz¿?<br />

pau diaz peñalver

pau diaz peñalver 2007-01-24 11:42 #2


Utzi iruzkina: