Maitane Castillo
Urte t´erdi egin du minbiziaren aurka borrokan. Denbora honetan ez du etsi eta ez ditu albo batera utzi ez dantza, ez musika.
18 urte besterik ez, baina nahikoak izan zaizkio bere inguruko guztion maitasuna lortzeko. Beti irribarrea eskeintzeko prest, bera izan da besteon animoak altxatu dizkiguna.
Gaur goizaldean joan zaigu. Ibilbide azkarra egin du gure artean. Izar iheskor baten antzera zeharkatu ditu gure bihotzak. Baina bere irrifarrea betirako geratu da gure bihotzetan.
Goian Bego.
Iruzkinak
ANE URKIOLA 2007-01-31 21:28 #1

Jakin dudanetik egun osoa daramat bere irrifarrea eta itsaso koloreko begirada ahaztu barik. Albisteak bihotza hoztu dit!

Musika eta dantzaz aparte, ikasketak ere aurera eraman zituen, selektibitate eta guzti! artista hutsa! azkenengo egun hauetan nire amarenean, Torrekuan, izan da. Nire amak argi dagoen bezala ezin zidan ezetxo ere esan, eta nik ez nuen pentsatu ere egiten hain moementu latzean zegoenik . Baina amak esan didan gauza bakarra azken bi aste hauetan zehar hau da: " Ikaragarria da nola eskertzen duen dena, irribarrea ahotik kendu ezinik". hori da berari buruz izan nuen azken informazioa gaur eguerdi arte. Izugarria, txalogarria eta eredugarria izan duen borrokatzeko indarra! .......Goian bego.

Gorka 2007-01-31 22:30 #2
Gogorra izan behar du lagun bat modu honetan galtzea. Badaukat lagun bat Katalunian minbiziarekin ere eta badakit neurri batean lagunen animoak garrantzitsuak direla egoera hobetzen saiatzeko. Zuek hori eta askoz gehiago egin dezute. Nik beti esaten dut esperantza dela galtzen den azkena. Asko sentitzen dut.
Josu 2007-01-31 22:49 #3
Aupa Gorka, eskerrik asko.

Zure Kataluniako lagunarena... segi animoak ematen. Eman indarrak sekula ez etsitzeko. Animo eta aurrera.

malen 2007-02-01 00:45 #4
izoztuta, hitzik barik.
geure artian animau bihar gara...

nagore 2007-02-01 01:54 #5

ezin siñistuta nao goizian abixau destenetik. madridera bidian neuan ta castillako lurrak parian pasatzen zian bitxartian errepaso galanta ein detzet oroitzapeneri.

irrifarria munduko gaixotasunik kontajiosuena dala esaten dabe. eta eskerrak ematen ditxut bere virusak eragin zeztan aldi bakoitzagaitxik, ez dia ta gutxi izan. danon artian eutsi bihar dotzau goixari, berak erakutsi doskun moduan.

animo jende, bilatu indarrak bihotzan sakonenian ta atara dakazuen irribarrerik onena...

Kronin 2007-02-06 00:40 #6
Orain ulertu ditut zure hitzak eta zelan esan dituzun. Sentitzen dut zuen lagunarena. Ez dakit zenbat denbora daukan nire aitonak, baina berak esan dit: inor ez dela betirako joaten gure oroimenean mantentzen badugu.
Animo guztioi!

Utzi iruzkina: