Argia

josu 1456149891816 Josu | 2007-01-31 02:04
2

Ez aurrera ez atzera. Akaso argi bat ikusi du eta pentsatu du argia segitzea. Agian, argiak itsutu egiten du eta ez da hori dagoen argi bakarra, baina berak ez daki. Segurutik lehenago edo beranduago gailendu beharreko argia da. Denok badakigu. Inork ez du onartu nahi. Ezta nik ere.

Denbora larregi tunel barruan. Sartutako bidetik ala bestetik irtetzea ez dago bere esku. Gogor heldu zaio eskutik, lagunari. Bihar bere amari irribarre bat eskeiniko dio. Esperantza horrekin oheratuko naiz. Bihar goizeko eguzkiak argitu gaitzala.

borthuzai

borthuzai 2007-01-31 08:03 #1

Oteizakeri bat:

- Argi bat ikusten dut tunelaren amaieran.

- Bai, kontrako norantzan datorren trenarena!

:-) Ez al da horrela izango!

Josu

Josu 2007-01-31 13:02 #2

Gaur goizaldean irten zara tuneletik, Maitane. Bukatu da amesgaiztoa. Zure irribarrea beste nonbait eramango duzun esperantzaz biziko gara.

Beti gure bihotzetan. Muxu bat...
Goian Bego.

Utzi iruzkina: