Josu

http://eibar.org/blogak/josu

Baldosa

1
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-17 12:00

Baldosa euritea laster hemen. baldosingAPURTU BALDOSAKINUTIL CACHO DE CEMENTO PISOTEADO Baldosarik nahi?


Tori tocinoa, cocidito madrileñoarendako. Bola de sebo. Tonteixak? Aski da!


Diskurtso txalogarria

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-16 11:33

Nabigatzen ari nintzela, Josu Erkorekaren diskurtso bat txalotzen zuen blog bat aurkitu nuen, 9 egilez osatutakoa.Erkoreka EAJren ordezkaria da Espainiako Kongresuan, eta hitzaldia, 2004koa da, J.L. Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko Lehendakari hautatu zutenekoa.Gogoratzen dut aita eta biok sukaldeko telebistan ikusi genuela eta harriturik geratu ginela, ez baikenuen Erkoreka ezagutzen. Diskurtso paregabea iruditu zitzaigun. Ideiak alde batera utzita, ez dut hain diskurtso onik sekula entzun. Ondo egituratua, ideiak argi eta garbi azalduz, hitz-joko politak eginez... irakurtzeko, egin...


Arrautzak batzokira

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-15 11:34

Bart pintura hori eta gorridun arrautzak bota omen dituzte Eibarko Batzokiaren fatxadara. Honen inguruko informazio gehiago, eitb24ren eskutik.Argazkiko hirugarren erainina (grisa) da Eibarko Batzokia.Lasonet.com/eibarfotos-etik gureganatutako irudia.


Ez naiz ausartzen esatera estatistikak beti gezur direla. Baina bai, gezurrak egi bezala aurkezteko modu objektiboena direla.Mondragon Unibertsitatearen estatistiken atzean egia ala gezurra dagoen ez dut esango. Agian egiazaletasunez eginiko estatistikak dira. Hala bada, okerrak dira. Eta bestela, gezurra.Sinistuko dugu egiazaletasunez eta borondate onez eginikoak direla MUren estatistikak, eta hortaz, unibertsitateko inkonpetentziari txalotuko diogu honako estatistika barregarri hau:"9 ikasletik 10 ikasitakoan dabiltza lanean."(Ikusi datua hemen).Hau da, %111tik gora, ikasitakoan dabiltza ...


Kaitanokin pasautakua

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-13 10:26

Kaitanok, aspaldi ikusi bariko lagun zahar batekin tope egiñ ebanian,denpora bateko aiskide harek esan zetsan:- Oiñezkero hi be urtiak aurrera hoia, Kaitano.- Bai, gizona, hirurogetamar ointxe betetzeko.- Ene! Ez ditxuk emoten.- Ez ba, ezin emon; emon al banitxu ez naitxukek eukiko.Eibar ta Plaentxiko UmoriaDon Pedro Celayaren liburutik


Erregearen agurra

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-12 11:23

El Rey va de guay. Hemen, aspaldiko bideo batean, Juan Carlos I.a, euskaldunoi agurtzen. Bertsio ofizialak dioenez behatza engantxatu zitzaion. Jatorra da gero, tipoa.


Askatasuna heltzear

12
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-11 12:40

Ongietorria, omenaldia eta otoitza. Malenen blogak Simone Begiristain eta Rikardo Aranbururen itzuleraren berri eman digu gaur. Domekan entzun nuen omenaldia egingo zitzaiela. Bi preso hauen etorrerak biziki poztu nau. Batez ere Simonerena, musika irakasle izan bainuen Iturburun.Iturria:etxerat.nfoBake prozesuak preso gehiagoren etorrera ahalbideratuko du. Eta hau askorentzat mingarria izango da, baina hala behar du izan. Egoera ez da normalduko presoek legalki bete behar dituzten kondenak betetzen badituzte. Egia da hildakoei errespetua zor zaiela, baina egoera konpondu behar dugu beste hi...


Librezale

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-11 07:17

Software librea euskaraz ere existitzen da, eta hortan datza Librezale.Org-ekoen lana. Informatikaren munduan euskara bultzatzea da lantalde ireki honen helburua. Soft librea maite eta lehenesten dute eta formatu irekiaren alde daude.Gehiago jakitzeko ala haiekin harremanetan jartzeko egin klik hemen.


Firefox Euskaraz

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-11 07:14

Oraindik Firefox ez duzuenontzat gomendagarria izan dakizue ondorengo erreferentzia, bertan Firefox nabigatzailea euskaraz jeisteko aukera baituzue Linux, Mac OS X eta Windows-entzat, librezale.org-ek eskeinia. Zer da librezale.org? http://www.librezale.org/mozilla/firefox/ Orain arte Internet Explorer erabili baduzue eta Firefox erabiltzea erabakitzen baduzue ez zarete damutuko. ZURE NABIGATZAILEAK EZ DU EUSKALDUNA ZARELA ESATEN! Hori da Sustatuk nabigatzaileak euskaratzeko kanpainak esaten zuena. Sartu hemen eta enteratu zaitez nola euskaratu dezakezun zure nabigatzailea.