Blogari berriak gure artean

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-05 13:51
3

Malen Ulazia eibartarra, ni moduan, ikusentzunezko komunikazioa ikasten ari da. Ni Leioan (EHUn) eta bera Arrasaten (MUn). Gaur bere bloga sortu du, baina ez da izan bera bakarra.

Blogak.com-en hazkude azkarrena gaur eman dela uste dut, baina hori Luistxok esan beharko digu.

Nire klaseko gehienok Aitor Zuberogoitia irakasleak gomendaturik sortu genituen gure blogak. Blogger erabili genuen denok eta ez da nire ikaskiderik animatu blogak.com-era pasatzeko. Nik bloga sortu eta hurrengo egunean jarri nuen abian proiektu berria.

Ia ba gaur komunitate honetara etorri zaizkigun blogari berri hauek aportazio interesgarriak egiten dizkiguten. Ongi etorri denoi!

malen

malen 2006-10-05 14:26 #1

Eskerrik Asko!!! eta ia zuri bezain ondo juten jakun guri be IKOn lehenengo urtia.....<br />

gorka_huhezi

gorka_huhezi 2006-10-10 11:07 #2

&nbsp;&nbsp;&nbsp; Aber aber animatzen den Leioako ikase gehiago blogak.com-era pasatzen, IKOko lehengo mailako ikasle guztiok baitaukagu gurea eta. Zerbait aportatuko dugula seguru&nbsp;nago, Web 2.0ko notak&nbsp;gure blogen aktualizazioen arabera jarriko digutelako, antza denez. A, ez&nbsp;haserretu bainan&nbsp;zuzenketa bat: Eskoriatzan gaude ikasten, HUHEZIn alegia.&nbsp;

Josu

Josu 2006-10-10 11:40 #3

Arrazoia, Gorka. Mondragon= Arrasate buruan, badakizu. Zuon aportazioak gustura jarraituko ditugu. Eskerrik asko!<br />


Utzi iruzkina: